Astekaria

 Elkarrizketak 

Sebastian Lizaso

"Bertsolaritza gizartera zabaltzen inork saiatu behar badu bertsolariada hori"

BERTSOLARI elkartea bertsozaleena bilakatzeak ez ditu bertsolariak gehiegi kezkatzen. Bertsolariek Elkartean duten zereginaz mintzatu da Sebastian Lizaso.

Jon Abril

Jon Abril


1600. alea
1996-11-17
alde 0    kontra 0

Bertsolari Elkartea bertsozaleena bihurtu izanak zuengan eraginik izan al du?

Orain arteko lanaren jarraipena izan behar du horrek. Elkartea ez da soilik bertsolarien kontua eta bertsozaleek ere osatzen dutela argi gelditu behar da. Bertsolari izateko lehendabizi bertsozale izan behar da.

Bertsolaritza gizartera hedatze lanean zein betekizun izango duzue bertsolariek?

Bertsolarien eguneroko lanaren barruko zerbait da hori. Bertsolaritza gizartera zabaltzen inork saiatu behar badu, bertsolaria da hori.
Saioen bidez soilik, edo bestela ere bai?

Saioan bertan eta hauen aurretik eta ondoren antolatzaileekin eta herriko jendearekin izaten diren harremanek horretarako asko balio izaten dutela iruditzen zait.

Bertsozaleak zer egin dezake honetan guztian?

Lehenik, jendea hurbilarazi behar da. Jendeak zer dagoen hurbiletik ikusten duenean gauzak errazago ulertzen ditu eta orduan hasten da egitasmoaren parte izaten. Zailagoa da lehen pausua ematea.

Gizarteak bertsolaritzaz eta bertsolariez duen iritzia jakin nahi du Elkarteak. Nola iruditzen zaizu ikusten zaituztetela?

Bakoitzak bere iritzia izango du. Hurbilekoa delako, kantatzeko moduagatik... bat edo bestea gehiago gustatuko zaio jendeari. Baina bertsolaritzaz duten ikuspegia da garrantzitsuagoa. Hamar urte hauetan egin dena oso garrantzitsua izan da arlo guztietan. Gauza asko egin dira eta egiteke ere mordoska bat gelditu dira. Horiek egiteko asmoarekin jarraituko dugu aurrera.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1599
 
azala1598

1600 zenbakia.
1996ko azaroaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza