Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1996-11-17 -- 1600.zenb

«Beharrezkoa da autore bakoitzaren ekarpena eta eragina aztertzea»

Patxi Sarriegi

argazkia

Euskal literatura, gazteak ikuspuntu pedagogikotik. Lore Erriondo
«Beharrezkoa da autore bakoitzaren ekarpena eta eragina aztertzea»

Zein irizpideren arabera oinarritu behar da 12-16 urtekoei bideratutako euskal literatur irakaskuntza?

Lehendabizi, adin horri egokitutako hizkuntza aberasten eta garatzen lagundu behar zaio; hizkuntza, maila kontzeptualaren eraikuntzan baliozko tresna bilaka dakion eta ahalik eta etekin gehien atera diezaion.

Ondorioz, literatur mota desberdinak landuz ahozko nahiz idatzizko testuetara hurbil daiteke gaztea, eta duen hizkuntz mailaren arabera testuetan gehiago sakondu.

Ikuspegi pedagogiko batetik begiratuta, egile horiek nola aztertu beharko lirateke, soilik euren obra aztertuz?

Idazleek egindako obrak edota bertsolariek kantatutako bertsoak, beti ere garai eta testuinguru jakin batean gertatu dira. Askotan garai eta testuinguru horrek eraginda gainera! Egile bakoitzak izan duen ekarpena eta eragina aztertzea ezinbestekoak dira gazteak haien obra osotasun baten barruan jaso dezan, bere kabuz nekez lortuko baitu obra edota testu baten esanahi osoa bereganatzea.

Euskal literaturaren kasuan nondik abiatu beharko litzateke sakonketa lan hori?

Adin honetan euskalkiak lantzetik hasi behar da. Hizkuntza faktorea ondo hornitu behar da literatur ekoizpen desberdinak behar bezala ulertzeko gai izan daitezen.

Horren ondoren, hizkuntz eta baita semantika aldetik ere ulergarrienak diren testuak aukeratu behar dira, adin horretako gazteak literaturzaletasun horretan sartzen joan daitezen.

«Beharrezkoa da autore bakoitzaren ekarpena eta eragina aztertzea»
PATXI SARRIEGI
30

Gaiez\Kultura\Literatura\Besteak
Pertsonaiaz\ERRIONDO1

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan