Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1996-11-03 -- 1598.zenb

«Gizarteak bereago egin behar luke artista»

Patxi Sarriegi

argazkia

R. Zulaika San Telmoko zuznendariari elkarrizketa azken erakusketaz
«Gizarteak bereago egin behar luke artista»

Erakusketaren helburuetariko bat Euskal Herritik kanpora euskal artistak ezagutzera ematea izaki, euskal artistak oso ezezagunak direla pentsatu behar al da?

30-90 urte bitarteko euskal artisten artean, belaunaldi batzuk ezagunagoak dira beste batzuk baino. Zaharrenek, 60 urtetik gorakoek, orain dela 20-30 urteko testuinguru sozialean, oro har, arrakasta eta onarpen handia izan zuten. Baita azken hamarkadan ere, gazteenek bultzada garrantzitsua jaso dute, erakunde, komunikabideen aldetik...

40-60 urte bitartekoak, berriz, ahaztuxeak gelditu dira. Erakusketa honek biltzen dituen gehienak, bestalde, bitarte honetakoak dira, eta gure artean zokoratuta gelditu den hainbat berreskuratzeko aukera eman digu.

Erakunde pribatuak izan dira euskal artearen bultzatzaile kasu honetan...

Gizartearen onerako da artearen kasuan ere ekimen publiko eta pribatuaren arteko oreka gertatzea. Guri laguntzaile izatea egokitu zaigu oraingo honetan; bestetan, bultzatzaile eta antolatzaile. Garrantzitsua da euskal artea eragiteko moduko ekimen pribaturik ere egotea.

Euskal artista figuratiboen bilduma honen ondoren, zein beste ekimen botako zenuke faltan?

Artearekiko gizartearen halako hurbilketa ekarriko lukeena, beharbada. Hain urruti sentitu beharrean, gizarteak «bereago» egin behar luke artista. Arte herrikoiak izandako garrantzia isladatzeko moduko bilduma, esate baterako, gizarteak galdua duen sen estetikoa berreskura dezan. Haiek ziren bai, artistak!
PATXI SARRIEGI
43

Gaiez\Kultura\Artea\Aretoak\Museoak\San Telmo M
Pertsonaiaz\ZULAIKA2

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan