Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1996-10-06 -- 1594.zenb

Iñaki Perurena:«Harrijasotzaile izanik ondo moldatzen naizela diote»

Nagore Goiburu

argazkia

Iñaki Perurenari elkarrizketa Goenkaleko lanari buruz
Iñaki Perurena:«Harrijasotzaile izanik ondo moldatzen naizela diote»

«Goenkale»ko `casting'era aurkeztu al zinen?

«Goenkale»ko arduradunek deitu zidaten proposamena eginez, niretzako paper bat pentsatua zeukatela eta ea zer irizten nion esan zidaten. Gauza horietarako beti zabalik nengoela esan nien.

Aktore bezala zer moduz moldatu zara orain arte?

Nahiko gustura nago baina hori ikusleek esan beharko lukete. Aurkezle lanak lehen ere eginda nago eta horrek ere lagundu dit.

Harrijasotzailea izatez, orain aktore. Aktore edozein izan daitekela esango dutenaren beldurrik ez al duzu?

Ez nuke nahi horrelakorik entzutea, baizik: «tipo hau lan honetan hasi da baina ez dauka zereginik, ez du ondo egiten edo ondo egiten du». Jendeak harrijasotzaile naizela baztertu, eta nik egiten dudan lan hori analizatzea edo kritikatzea gustatuko litzaidake. Lehen telebistan ikusi nautenek, harrijasotzaile izanik ondo moldatzen naizela diote.

Niri deitu didatenerako zerbait edukiko dudala pentsaten dut, jendeak zerbait ikusiko zuela. Beharbada lehenago egin ditudan lantxo horietan oinarrituko ziren eta horregatik hots egingo zidaten.

«Goenkale»n enpresario lana egiten duzu, neurriko papera al da?

Nolabait nire adinarekin, edo nire izaerarekin lotura pixka bat eduki dezakeen papera aukeratu dutela uste dut. Familiako gizona, hiru seme-alabarekin, eta enpresaria. Baina jendeak hori Iñaki Perurena ez dela bereizi beharko luke. Iñakik ez duen portaera du enpresariak.

Jaso dituzun kiloak bezain beste atal egiteko asmoz?

Hori urrutiko lanetan sartzea da. Orain momentuan aurrenekoak egiten nahiko lan badaukat, hori gero ikusi beharko litzateke. Ez dakit hori ona izango litzatekeen niretzat eta jendearentzat.
NAGORE GOIBURU
49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aktoreak
Pertsonaiaz\PERURENA2
Egileez\GOIBURU2\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan