Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Elkarrizketak >
  • Piter Ansorena: «Lehiakide askok ez dute kalea eta telebista bereizten»

1996-09-29 -- 1593.zenb

Piter Ansorena: «Lehiakide askok ez dute kalea eta telebista bereizten»

Arritxu Zelaia

argazkia

Piter Ansorenari elkarrizketa Txiskola saioari buruz
Piter Ansorena: «Lehiakide askok ez dute kalea eta telebista bereizten»

«Txiskola»ko aurtengo txandak zer du berri?

Aldaketa nabarmenena kontzeptua zabaltzea izan da, ez da txiste liga, umore liga baizik. Gauza berriak ditugu, batzuk lehengo moldean, adibidez «Nazioarteko txisteak» ataleko hizkuntza berriak. Besteak, aldiz, molde berrian, «Txiskolaerabilirikoa» edo «Txiskolarenatarrak» modukoak. Iazko zenbait «txiskolari» taldean integratu ditugu eta orain aktore, kantari edo beste lanetan agertuko dira.

Saioko partehartzaile esanguratsuenak ez dira profesionalak. Zer eragin du horrek produkzioan?

Produkzio aldetik garbi izan behar dira gauzak, gero lehiakideei ere ahalik eta garbien azaltzeko. Lehiakideen gainean egon behar da, askotan zer den kalea eta zer den telebista ez baitute ondo bereizten. Hainbatetan ez dute kontuan telebista Euskal Herri osoari zuzentzen zaiola.

Programak izan duen eraginaz jarraipen zehatzik egin al duzue?

Hainbat herritatik deitu izan digute ea «Txiskola» herriko festetara eraman genezakeen galdezka. Ezinezkoa, noski. Gure «txiskolari» izan direnak ere herri askotatik deitu izan dituzte txiste kontalari gisa aritzeko.

Duela urte t'erdi «belarri handi bat da audientzia eta gorra gainera» zenion. Audientzia hori gabe «Txiskola»rik izango al litzateke?

Gure aldetik bai, baina saioa eskatu zigutenen aldetik ez dakit. Esaldi hori gaur egun telebistan egiten den audientziaren erabilpena azaltzeko esan nuen. Audientziaren datuak, datu guztiak bezala, garrantzitsuak dira. Gauza asko esan arren inorena iristen ez banaiz alferrik ari naiz. Baina audientzia hori nola erabiltzen den beste kontu bat da. Audientzia datuak tranpa dira, datuak eskutan edukita edozein ondorio atera daiteke.
ARRITXU ZELAIA
49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aktoreak
Pertsonaiaz\ANSORENA2
Egileez\ZELAIA3\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan