Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1996-09-22 -- 1592.zenb

Edurne Ormazabal: «Zine aretoek duten magiarik ez du telebistak»

Arritxu Zelaia

argazkia

Edurne Ormazabal ETBko Zine Oro saioko aurkezleari elkarrizketa
Edurne Ormazabal: «Zine aretoek duten magiarik ez du telebistak»

Normalean zinema aretoak eta telebista ez dira elkarren lagun izaten.

Gauza ezberdinak direla uste dut, baina elkarren osagarriak dira ez aurkakoak. Zinema gustukoa dugunoi ezinbestekoa zaigu zinematokira joatea. Ez da filmea ikustea bakarrik, inguratzen duen guztia ere bada: etxetik ateratzea, areto handia... zine areto batek duen magiarik ez du telebistak. Gehiago murgiltzen naiz filmean zinematokian nagoenean, nire etxeko egongelan nagoenean baino.

Zinemaldia gehiagok jarraituko dute etxeko besaulkitik, zinematokiko aulkietatik baino.

Hala izan daiteke, baina Zinemaldian gero eta parte hartze handiagoa dagoelakoan nago. Urrutira joan gabe duela bost urteko zifrekin alderatuz gero, sekulako ikuslegoa gerturatu zen iaz. Maria Cristina Hotela eta Victoria Eugeniaren inguruan halako elite giroa dagoela dirudi. Baina Zinemaldia leku horietan baino gehiago Printzipe edo Printzipal Antzokian, edo beste hainbat aretotan dauden zikloetan dago. Eta hor jende andana ikus dezakezu.

Gerturatzen diren izarrek ez al diote Zinemaldiko filmeei itzal egiten?

Hori ez da hemengo kontua bakarrik, mundu osoan gauza berdina gertatzen da eta nolabait filme industriak ere hori bultzatzen du. Marketing kanpainak aktore baten inguruan girotzen dira askotan. Horri ihes egitea oso zaila da. Komunikabideek Robert de Niro hemen egoteari batere jaramonik egin gabe Zabaltegiko filmeen inguruan bakarrik aritzea zaila da. Ez dakit gehiegizkoa den edo ez, gauzek horrela funtzionatzen dute eta jendeari izarrak ere interesatzen zaizkio. Batak bestea estaltzen ez badu ez zait gaizki iruditzen. Ez zait axola jendea Victoria Eugenian kanpoan sinadura bat lortzeko egotea, ondoren zinematokira ere joaten badira.
ARRITXU ZELAIA
49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\ORMAZABAL5
Egileez\ZELAIA3\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan