Astekaria

 Elkarrizketak 

Agurtzane Intxaurraga: «Txorizoak bezala egiten da `Goenkale'»

Irudia

Ainhoa Azpiroz


1574. alea
1996-04-21
alde 0    kontra 0

Agurtzane Intxaurraga, Goenkaleko aktore zuzendariarekin elkarrizketa

Agurtzane Intxaurraga: «Txorizoak bezala egiten da `Goenkale'»

Aktore hau ez da geldirik egoten den horietakoa. Antzerki munduan aktore eta zuzendari bezala lan askotan aritu da, eta azken bi urteotan telebistan dabil. Agurtzane Intxaurraga «Goenkale»ko aktore-zuzendaria da eta bertako entseiu guztiak bere ardurapean egiten dira.

Agurtzane, «Goenkale»n egin al duzu aktore-zuzendari lana lehenengo aldiz?

Ez. Lehenago ere antzerkian hainbat lan zuzendu ditut, eta alde horretatik baneukan kurrikuluma. Baina telebistan, aktoreak zuzentzen ditudan lehenengo aldia da.

Zein da aktore-zuzendari batek egiten duen lana?

Batez ere koordinatzea. Nik errealizadorea eta zuzendari orokorrarekin koordinatzen dut. Eta ondoren aktoreekin entsaioak egiten ditut. Bertan antzezpen maila zuzentzen diet, nola eta zer landu behar duten, hau da, eskenaren mamia. Eta hemendik platora pasatzen dira ondoren, ni beste aktoreekin hurrengo eskena entsaiatzen geratzen naizen bitartean. Hemen, etengabe, txorizo makinan bezala egiten dira «Goenkale»ren atalak.

Zein alde dago antzerkia eta telebistaren artean aktore-zuzendari baten ikuspuntutik?

Teknika da desberdina. Telebistan lehen planoa dago, eta ondorioz keinuak askoz sotilagoak izan behar dute. Antzerkian publikoa aurrean daukazu, baina urrutirago. «Goenkale»ren kasuan, naturaltasuna lantzen da, eta bizitzak bezalakoa izan behar du.

«Goenkale»n aktore berri eta esperientziadunen artean zein koska nabaritu duzu?

Aktore esperientziadunak interpretazio mailan ez dute arazorik izan. Berriek, aldiz, prozesu zailagoa jasan behar izan dute. Hala ere, «Goenkale»n telebistan ohitutako aktore asko egon dira hasieratik, eta hauek asko lagundu die berriei.

Zein izan da zure lana desberditasun horren aurrean?

Ni hori orekatzen saiatu naiz. Eta horretan zerikusi handia izan du egunerokotasunak. Egunero grabatzeak, berriei esperientzia handia eman die. Dena den, profesionalekin lan egitea beti da errazagoa.

AINHOA AZPIROZ

49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Zuzendariak

Pertsonaiaz\INTXAURRAG4

Egileez\AZPIROZ2\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1573
 
azala1572

1574 zenbakia.
1996ko apirilaren 21a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza