Astekaria

 Elkarrizketak 

Gari: "Hausturarik ez dago, rock and rolla egiten jarraitzen dut"

Irudia

J.J. Petrikorena


1544. alea
1995-09-24
alde 0    kontra 0

Gari abeslariari elkarrizketa

Gari: "Hausturarik ez dago, rock and rolla egiten jarraitzen dut"

Zure bakarkako lehen diskoak zer esanahi du, aurretik egindakoarekin haustura?

Hausturarik ez dago, nik rock-and-rolla egiten jarraitzen dut, baina beste planteamendu eta talde batekin. Orain musikari profesionalekin ari naiz eta hori nabaritzen da.

Rockari beste erritmorik erantsi al diozu?

Niretzat dena da rock-and-rolla, intentzioa, edozein musika jorratzean barrutik irteten zaizuna.

Disko oso sinplea eta soinu krudelekoa lortzea izan dut helburu. Ez dugu efektu berezirik sartu. Bateria, gitarra, baxua eta ahotsa grabatu ditugu soilik. Ez dago besterik, nahikoa bilutsik agertuko da, baina dinamika eta feeling askorekin.

Letren aldetik ere saio berezia egin duzu, idazle ezagunen testuak bilduz.

Diskoaren egituran leku berezia eskaini diet.

Testugileei librean utzi al diezu lana egiten edo gidoi modukoa prestatu duzue osotasun bat emateko?

Harremana izan da garrantzitsuena. Gehientsuenak lagunak ditut, eta beti aritu zaizkit diskoa egiteko esanez. Denon artean aritu gara, harreman oso onean, eta horrela atera da.

Betidanik aipatu izan duzu rock-and-rolletik ezin dela bizi...

Eta halaxe da, euskaraz abesten baduzu ezinezkoa da musikatik bizitzea, lehen eta orain.

Baina zuk hala ere diskoak egiten jarraitzen duzu. Zerk mugitzen zaitu hainbeste urteren buruan jarraitzera?

Ni oso gustura nabil inguruotan, Euskal Herria herri txikia gara eta denok ezagutzen dugu elkar.

Diskoa kaleratu eta gero, zer asmo duzu zuzeneko kontzertuekin?

Aparteko taldea bildu dut estudioan: Victor Celada, Mikel Irazoki eta Fran Iturbe. Zuzenean ere nahiko gogorrak dira, nik nahi dudan bezala, eta aurrera begira asmoa hori da, jo eta ke aritzea.

PETRIKORENA, J.J.

39

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Pertsonak\Abeslariak\GARI1

Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak

Pertsonaiaz\GARI1

Egileez\PETRIKOREN1\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1543
 
azala1542

1544 zenbakia.
1995ko irailaren 24a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza