Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-07-02 14:10:49
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1995-07-16 -- 1539.zenb

"'Auspoa' bilduma gabe ez dago Euskal Herriko historia egiterik."

Sarriegi ( Patxi)

Joakin Berasategi, Sendoa argitaletxeko arduradunari elkarrizketa
"'Auspoa' bilduma gabe ez dago Euskal Herriko historia egiterik."
Joakin Berasategi, Sendoa argitaletxeko arduraduna
Sendoa argitaletxea azkenaldion zabaltze unean dela dirudi. Bertako arduradun den Joakin Berasategirengana jo dugu eta liburu gehitze honen arrazoiaz, ĞAuspoağ bildumaren etorkizunaz edota egungo liburugintzan ahozko literaturaren egitekoaz luze mintzatu zaigu. Gizon langilearen traza hartu diogu, euskal kulturaz kezkati lan egiteko grina nabarian.

Sendoak liburu mordoska kaleratu ditu azkenaldion. Zeri erantzuten dio honek?

Azken aldi honetan, bost bat hilabete hauetan zortzi ale argitaratu ditugu, bilduma 231 alera iritsi da, baita 10 ale mardul ĞAuspoağ sail nagusian, Lazkao Txikiren 2 ale, eta berrargitalpen batzuk ere bai. Baina argitaratze erritmo honek ez du zerikusirik argitaletxearen une egokiarekin, Antonio Zabalaren lan etengabearekin baizik.

Sendoa esan, eta liburu mota bat etortzen zaigu burura, ahozko literaturatik hurbil dagoena, euskalkietan landua eta batipat bertsolarien ingurukoa. Zein da Sendoaren irakurle mota?

Sendoak liburu mota asko argitaratzen ditu: historia, biografia, sukaldaritza... Aipatzen duzun ahozko edo herri literatura ĞAuspoağ bilduman argitaratzen dugu. Irakurle mota? Denetik egongo dela uste dut. Gazte askorik irakurri zuen Atxagak Pello Errotaren bizitza bere alaba Mikaelak kontatua, zenbat goraipamen egin dizkion! Bai esan ere ikastola guztietan irakurri beharko luketela!

Ahozko literaturari zer etorkizun ikusten diozu liburugintzan? Ez ote da egungo literatur joera nagusien bazterrean geratzen ari?

Ahozko eta herri literatura oinarria da beste edozein literatura motarentzat. Ez da modaz pasatzen urteen joan etorriarekin. ĞAuspoağ bilduma gabe ez dago Euskal Herriko benetako historia bat egiterik, bera baita herriaren arima eta nortasunaren kutxa. Horregatik ahozko literaturari ikusten diodan etorkizuna herriari ikusten diodan berbera da.

ĞAuspoağ sailak jasotzen duen oihartzunarekin kexu azaldu zinen azken prentsaurrekoan, harpide kopurua oso txikia dela azalduz. Zerk egiten du huts?

Egia da Auspoak oso oihartzun txikia duela, ezagutu ere jende gutxik egiten du, eta harpidedunak berriz urriak dira. Zerk egiten duen huts? Ez dakit. Agian korrontearen kontra goaz.

Bertsolarien axolagabekeria salatu zenuen. Bertsolarien munduak ĞAuspoağ saileko liburuak baztertu dituelako?

Hala da. ĞAuspoağ izan da, eta bere arima den Antonio Zabala, lozorrotik argitara atera dituena hainbat bertsolariren izen eta lanak, altxor harrigarri bat bilatu, zaindu eta herriari emanez. Hala eta guztiz ere, ukaezina da ez bertsolariek ez instituzioek ez diotela jaramonik egin, betiko batzuek izan ezik. Berdin gertatu zitzaion Joxemiel Barandiarani ere, peregrinazioak eta telebistak hasi ziren arte. Itxura ere egin behar izaten omen da!

ĞAuspoağ arriskuan legoke honen guztiaren ondorioz?

ĞAuspoağ saila ez dago arriskuan. Une txarragoak igaro ditu. Nork ez du ikusi Zabala hiru edo lau mutiko hartu, mahaia, eta liburu saltzera bertso jaialdietara joaten, kinkallero bat bezala. Berak idatzi, ikerketa egin, argitaratu eta saldu. Denok ditugu lotsatzeko arrazoiak.

Egun argitaratzen diren liburu gehienak euskara batuaz datoz. Zer leku eta funtzio ikusten diozu, honen erdian, zuek egiten duzuen lanari?

Geroak esan beza! Ez da nire eginkizuna gai hauek eztabaidatzea, nire lana maite dudan lan bati bultzada eta laguntza ematea da. ĞAuspoağren leku eta funtzioa? Nahitaezko erreferentzia izatea bertsolari eta herri literaturari buruz. Hori horrela izan ez balitz, bilduma hau ez zen sakeatua izango, izan den bezala.

Batipat garai bateko kontuak eta idazle zaharrak hurbildu dituzue argitaletxera. Kazabon eta Esnal berritze asmo baten adibideak al dira?

Haize berria da Esnal eta Kazabonen lanak ĞAuspoağn argitaratzea. Egileak lanak ematen dituen eran argitaratuko dira. ĞAuspoağk bere bidea jarraituko du egile guztiak errespetatuz.

Zeintzuk dira Sendoaren hurbileko proiektuak? Egun indarrean jartzen ari diren bestelako soporteei (CD-ROMak...) kosk egiteko asmorik ba al duzue?

ĞAuspoağko proiektua gaurkotasunez aurrera jarraitzea da. CD-ROMak ere egin litezke, baina horiek administrazioak egin beharko lituzke, ĞAuspoağk irabazigarritasun gutxi baitu.
SARRIEGI, Patxi
40-41

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argiteletxe\Auspoa
Pertsonaiaz\BERASATEGI3
Pertsonaiaz\BERASATEGI3
Egileez\SARRIEGI1\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan