Astekaria

 Elkarrizketak 

Andoni Aizpurua: "Jendeagandik gertuagoko albistegia egin nahi dugu"

Irudia

Nerea Etxaniz


1538. alea
1995-07-09
alde 0    kontra 0

Udako "Gaur egun"ak albiste normalak eta bestelakoak eskeini nahi

Andoni Aizpurua: "Jendeagandik gertuagoko albistegia egin nahi dugu"

Eguraldia aurkeztetik albisteak aurkeztera igaro zen. «Euskadi Zuzenean» saioan hartutako esperientzia ez da nolanahikoa izan, eta uda bitartean Andoni izango dugu «Gaur egun» aurkezten. «Euskadi Zuzenean» emisiotik desagertuta, ETBk udarako ordubeteko «Gaur egun» prestatu du.

Zer nolako «Gaur egun»a aurkeztuko duzu uda honetan?

Orain arteko albistegien formula erabiliko dugu, baina ordubeteko iraupena izango du. Eguerdiko 13.00 eta 14.00ak bitarte luzatuko da. Lehenengo ordu erdia ohizko albistegiak osatuko du, Euskadiko berriak, kirolak, nazioarteko gaiak eta abar jorratuko ditugu. Bigarren ordu erdian, erreportaia zabalak, elkarrizketa biziak eta orokorrean jendeagandik gertuagoko albistegia egin nahi dugu. Jaien berri eman, UEU, Pastoralak, hondartzen egoera eta udan gertatzen denaren berri eman nahi dugu, beti ere ohizko formulak alde batera utzita.

Uda giroa aipatu duzu. Albistegi desberdina egin nahi duzue ikusentzuleen arreta erakartzeko?

Badirudi ohizko albistegiak aspertuta dituela ikusentzuleak eta udak beste gai batzuk jorratzeko aukera ematen du. Albistegiak beti lantzen dituzte antzeko berriak eta une honetan jendeak ez du jarraipenik egiten. «Euskadi zuzenean» saioan saiatu izan gara ohizko formuletatik aldentzen, beste hizkera bat erabili dugu, eta harrera nahiko ona izan da. Udako «Gaur egun»ak albiste normalak eta bestelakoak eskainiko ditu, gizarte mailakoak, kultura arlokoak, jendearen interesa asetuko dutenak.

Jada ez zara eguraldiaren gizona. Nola ikusten duzu zure burua albistegietan?

Oso gustura nabil baina beti ere zaila izaten da etiketa kentzea. Hala ere, eguraldiaren berri ematea oso gustuko dut, hori baita jende guztiaren interesekoa. Baina «Euskadi zuzenean» moduko saioak gustuko ditut, lan gogor egin arren, oso malguak, diferenteak direlako.

Beste saio batzuk egiteko asmoa duzu?

Ni beti nago prest, denetatik piska bat egiteari ondo deritzot. Ikusi behar zer ekartzen duen geroak.

ETXANIZ, Nerea

Andoni Aizpuruak aurkeztuko du udan «Gaur egun».

49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Pertsonaiaz\AIZPURUA8

Egileez\ETXANIZ5\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1537
 
azala1536

1538 zenbakia.
1995ko uztailaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia