Astekaria

 Elkarrizketak 

Eztabaidak gustatzen zaizkit ez borroka

Irudia

Nerea Etxaniz


1537. alea
1995-07-02
alde 0    kontra 0

Joseba Agirretxeari elkarrizketa Txuri Beltz saioari buruz

Eztabaidak gustatzen zaizkit ez borroka

Sei hilabete antenatik kanpo egon eta gero, Joseba Agirretxearen «Txuri-Beltz» saioa izango dugu ikusgai uda honetan. Eztabaida saio ezaguna dugun «Txuri-Beltz»ek sei gonbidatu izango ditu astelehenero gai desberdinez iritziak emanez. 8 saio grabatu dituzte, guztira 11 izango dira.

Nolakoa izango da uda honetako «Txuri Beltz»?

Aurreko udan izandako formulara itzuli gara, gai ba- ten inguruan eztabaida piztu eta iritzia emango duten sei gonbidatu izango ditugu, ni bi taldeen artean egongo naizela, gai-jartzaile modura. Gehiago gustatzen zait formula hau aurreko neguan erabili genuena baino. Ez dago trukorik, bakoitzak bere iritzia emateko aukera du.

Zeintzuk dira jorratuko dituzuen gaiak?

Denetatik, baina «Txuri-Beltz»en orain arte jorratutako estilokoak dira. Gizartean kezka sortarazten duten gaiak dira, eguneroko bizitzarekin zerikusia dutenak. Zahartzaroa, ekologia, etika, eguneroko ohiturak, harremanak, eta abar. Hala ere, aurreko epeetan baino askoz ere zehatzagoak izatea nahiko genuke. Hau da, gaia orokorrean tratatzea baino, arazo zehatzaren inguruan murgilduko gara.

Udako programazioaren barruan kokatuko zarenez, gai sinpleagoak tratatuko dituzu?

Ez, ez da hori gure asmoa behintzat. Hau da, uda izan arren jende guztia ez dabil oporretan, badira egunero lanera joan behar dutenak eta telebista berdin ikusten dutenak. Guraso bananduak, gaueko bizitza, alderdi politikoen krisia, tabakoa eta erretzaileak, hiria ala herria... horiek dira gai batzuk. Betiko «Txuri-Beltz»etik ez dira gehiegi aldentzen.

ETB-2ko eztabaida saioak askoz ere burrundatsuagoak dira; ezin da formula jendetsuagoa erabili euskaraz?

Ez dakit hizkuntzaren kontua ala hizkuntza erabiltzen dugunon kontua den, baina egia da ETB-1ean ez direla hain eztabaida populistak egiten. Niri ez zaizkit gustatzen borrokak, eztabaidak guztatzen zaizkit eta ez dut hain gustoko formula hori, baina Euskal Telebistaren asignatura pendiente bat dela uste dut.

Nerea Etxaniz

Agirretxeak aurkeztuko du, berriro ere, «Txuri-Beltz» saioa.

49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\AGIRRETXEA1

Egileez\ETXANIZ5\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1536
 
azala1535

1537 zenbakia.
1995ko uztailaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia