Astekaria

 Elkarrizketak 

"Telebista mundua zoratzeko modukoa da ".

Irudia

Nerea Etxaniz


1534. alea
1995-06-11
alde 0    kontra 0

Yolanda Alzola aurkezlariarekin elkarrizketa

"Telebista mundua zoratzeko modukoa da ".

"Galakt-hika" eta "Baietz barrez lehertu" dira Yolandaren aurkezpen txartelak. Eta ez da gutxi. Casting batera aurkeztu lagun baten gomendioz eta zortea izan zuen. Egun ETB-1ek erakusten duen aurpegi politenetakoa da nahiz eta berak funtzio apaingarri horiek ez dituela gustuko adierazi.

Nolatan hasi zinen telebista munduan?

Lagun batek animatu ninduen eta casting batera aurkeztu nintzen. Orduan hasi nintzen «Galaktika» egiten eta gero «Baietz barrez lehertu» aurkezteko aukera eskaini zidaten. Kameraren magiak segituan harrapatzen zaitu eta aukera dudan bitartean jarraitzea gustatuko litzaidake.

«Neska polita»ren papera egitea gustuko duzu?

Ez dut uste nire papera hori denik, «Baietz barrez lehertu»ren kasuan adibidez. Egia da Jose Felipek daramala aurkezpenaren pisu handiena, baina nik ere parte hartzen dut eta oso esperientzia positiboa izan da niretzat.

Entzun dudanez, bizkaieraz ondo moldatzen zinelako aukeratu zintuzten.

Argi dago euskaraz egiten den telebista gipuzkoarrena dela % 90. Bizkaiera gero eta gehiago entzuten da baina hutsune handia egon da hor. Bizkaierak Euskal Telebistan gero eta presentzia handiagoa izateak asko pozten nau.

Jada bukatu dituzue «Baietz barrez lehertu»ko grabaketak. Zeintzuk dira etorkizunerako dituzun proiektuak?

Denetatik dago, baina oraingoz nahiago dut isilik egotea zeren eta telebistako mundua oso gora-beheratsua da. Berdin egon zaitezke goian zein behean. Hala ere, ni oso baikor nago eta zortea nire alde dagoela uste dut. Hala ere, ezin da inoiz ezer esan ETBk zabaltzen duen merkatua oso txikia delako eta, beraz, eskaintza txikia da casting-etan aritzen garenontzat.

Telesail berrian hartuko duzu parte?

Oraingoz casting-era aurkeztuko naiz, ea zorte ona daukadan. Oso atsegina izango litzaidake antzezle aritzea, baina aurkezle modura ere oso gustora ibili naiz.

ETXANIZ,Nerea

49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\ALZOLA2

Egileez\ETXANIZ5\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1533
 
azala1532

1534 zenbakia.
1995ko ekainaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza