Astekaria

 Elkarrizketak 

"Esateko asko eta esaten dakien belanauldia dator ".

Irudia

J.J. Petrikorena


1534. alea
1995-06-11
alde 0    kontra 0

Euskal Herriko bertsolari txapelketaren lehenengo fasea

"Esateko asko eta esaten dakien belanauldia dator ".

Zer balorazio egin duzue lehen faseari buruz Euskal Herriko Bertsolari Elkartean?

Gauza berri asko entzun dira, aurpegi asko ezagutzera eman, eta entzuleak ere harrituta ibili dira batetik bestera. Plazaz-plaza aritzen diren bertsolarien esperientzia falta zaiela nabarmendu da, eta oraindik dexente landu behar dituztela euren buruak. Baina, era berean, esateko asko duen eta esaten dakien belaunaldi bizi baten testigantza utzi dute txapelketan.

Gazte jendea promozionatzea zen helburu nagusietariko bat. Zenbateraino bete da?

Erdi-erditik. Bertsolariek elkar ezagutzeko aukera izan dute, jendaurrean eza- gutarazi ditugu bestalde, eta bultzada eman diegu.

Areto txikietan eta publizitate gutxirekin lotu duzue orain artekoa. Baina, leku batetik bestera gorabeherarik izango zen, ezta?

Herriz-herri gorabehera nahiko nabarmenak izan dira, baina batez bestekoari begiratuz gero, dianaren erdian asmatu dugula esan genezake: 200 lagun saioko. Billabona eta Mutrikun jende dexente gehiago izan da, eta Oņati eta Elgoibarren gutxiago.

Nahiz eta leku txikietan eta giro gozoan aritu, txapelketaren zama nabaritu dutela adierazi digute, ordea, bertsolariek.

Pisua kentzen saiatu gara, baina txapelketa da azken batean, eta ez dut uste presioa murriztea lortu denik. Azken batean, Gipuzkoako zita garrantzitsuena da, eta Euskal Herrikoaren atzetik oihartzun gehien jasotzen duena.

Bigarren fasean batere aukerarik izango al dute aurrean ibiltzeko?

Bertsolari gazte hauek momentu oso onak dituzte, eta goi mailakoekin oso pare jarduteko aukera izango dute, daukaten guztia emanez gero.

PETRIKORENA, J.J.

39

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Txapelketak\EHko Bertso

Pertsonaiaz\ELORZA

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1533
 
azala1532

1534 zenbakia.
1995ko ekainaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza