Astekaria

 Elkarrizketak 

Koldo San Sebastian: "Euskara antipodatan ere bizi da".

Irudia

Gerra


1532. alea
1995-05-28
alde 0    kontra 0

Euskal Herritik saioaren zuzendariarekin elkarrizketa

Koldo San Sebastian: "Euskara antipodatan ere bizi da".

Bost urte daramatza Koldo San Sebastianek ETBn. «Zaharrak berri» saioa egin zuen, «Hamar urte luze» ondoren, eta «Euskal Herritik» bidaiatzen hasi zen duela bi urte. Telebistan lan egiteaz gain, Euskal Herriari buruzko zortzi liburu idatzi ditu. Exilioa jasan duten euskaldunak ere oso ondo ezagutzen ditu, eta bi liburu ditu gai honi buruz.

Nola definituko zenuke «Euskal Herritik» saioa?

Euskal Herriko jendearen eguneroko historia.

Hau bezalako saioa egiteko zer da garrantzitsuagoa liburutegi ona ala asko bidaiatzea?

Euskadizalea naiz eta niretzat Euskadi ezagutzea da abertzaletasuna. Euskal gaiei buruzko liburutegi ona behar da, baina euskal jendea da garrantzitsuena. Euskal jendea oso euskalduna da eta horregatik posible da «Euskal Herritik» egitea.

Galtzear dauden ohiturak jaso dituzute?

Gauza asko galtzen dira egun, baina ez soilik politikari buruz. Komunikabide modernoak oso arriskutsuak dira. Egungo kultura anglosaxoia da eta kaikua, txistua eta txapelak galdu dira. Egunero, piska bat amerikarragoak bilakatzen gara.

Gai historiko-politikoetatik etnografikoak aztertzera pasatu zarete, zergatik aldaketa hau?

Nire ustez historia, historia etnografikoa da eta ez politikoa. Euskara Aturri eta Ebro ondoan dago, baina politikoki ez. Nafarroa eta Iparraldea banatzen dira baina kultura bakarra da eta euskal kultura eta etnografiari buruzkoa da gure programa.

Ba al duzue kapitulu berezirik esku artean?

«Euskaldunak Australian» programa egiten ari gara. Komunitate euskaldun oso handia dago eta ekainean hara joango gara. Australiako komunitateak ehun urte dauzka eta oso garrantzitsua da. Euskara hantxe ere bizi da, antipodatan. Euskaldunak edonon bizi gara, piska bat `galegoak' gara.

Erraza al da euskara hemendik kanpo mantentzea?

Parisen neska ukrainiar bat topatu dugu. Aita ukraniarra eta ama Nafarroa Beherekoa ditu eta bera euskalduna da. Ama hizkuntzak pisu handia dauka.

GERRA, Ainhoa

49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Zuzendariak

Pertsonaiaz\SAN SEBAST1

Egileez\GERRA1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1531
 
azala1530

1532 zenbakia.
1995ko maiatzaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza