Astekaria

 Elkarrizketak 

"Gure helburua Euskal Herrian bizitzea da".

Irudia

Etxeberria


1532. alea
1995-05-28
alde 0    kontra 0

Arrate Urresti egoitz-asignatuari elkarrizketa

"Gure helburua Euskal Herrian bizitzea da".

Arrate Urresti, mutrikuarra, 1992ko uztailaren 2an Angelun atxilotua

Atxiloketaren ondotik zer gertatu zen?

Bi egunez eduki ninduten komisaldegian eta bi egun horien buruan esan zida- ten Limogesera joan behar nintzela, bestela preso sartuko nindutela. Familiarekin joan nintzen, derrigorrez finkatu zidaten hitzorduan aurkeztu behar bainuen bertako prefekturan. Hasieran hotel batean bizitzen hasi nintzen, gastu guztiak neronek ordaindu behar nituela. Hiru hilabeterako paperak eman zizkidaten, horietan idatzia zela lan egiteko eskubiderik ez nuela. Beraz, inongo eskubiderik gabe.

Nola pasatzen zenuen eguna?

Hasieran oso luze, baina aurkitu nuen frantsesa ikasteko etorkinentzako eskola eta lagun oso onak egin nituen Iran, Turkia eta Afganistango jendearen artean. Euskal Herriko egoera kontatzeko parada izan dut eta oso interesatuta zeuden. Pena handia izan dut jende hori uztean ezer esplikatu gabe, elkartasun handia aurkitu baitut jende horrengan. Kosta egin zitzaidan bizimodua eraikitzea han, baina gure helburua Euskal Herrian bizitzea da, ditugun eskubide guztiak errespetaraziz. Horregatik gure eginbeharra gobernuek jasanarazi nahi digutenari aurre egitea da. Hemen da gure lurra, ezer egin gabe ezin dezakegu jarraitu.

ETXEBERRIA, Ixabel

19

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Erbestea\Konfinamen

Pertsonaiaz\URRESTI1

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1531
 
azala1530

1532 zenbakia.
1995ko maiatzaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza