Astekaria

 Elkarrizketak 

"Eskaleak baino okerrago utzi gaituzte".

Irudia

Etxeberria


1532. alea
1995-05-28
alde 0    kontra 0

Balentin Castellano egoitz-asignatuari elkarrizketa

"Eskaleak baino okerrago utzi gaituzte".

Balentin Castellano, Donostian sortua, 37 urte. 1983an etorri zen Iparraldera.

Zer egoera ezagutu duzu hemen?

Lau urtez paperekin bizi izan naiz, lan eginez Hendaian, baina GALen atentatuak hasi zirelarik gorde egin behar izan nuen eta atxilotua izan naizenetik, duela lau urte, egoitz-asignatu ninduten. Bakarrik gelditu nintzen urte batez eta berantago beste batzuk igorri zituzten, Abetxuko, Txabarri eta Pirrulo; baina hartu zituzten eta Hegoaldera igorri. Beste urte batez bakarrik egon naiz.

Zer diozu bizi izan duzunaz?

Eskaleak baino okerrago utzi gaituztela. Eskerrak Iparraldeko neska bat etorri zitzaidala Cahorsera apartamendua hartzen laguntzeko, bestenaz, zubi baten azpian. Frantsesez ere ez nekien. Hilabetean behin joan behar nuen prefekturara, ez zekiten sobera zertarako, agindua zuten, besterik ez. Epaitua izan nintzen Baionan, konfinamendutik jaitsi behar izan nuen horretarako, libratu ninduten, baina berriz ere Cahorsera igorri ninduten lan egiteko baimenik gabe. Cahorsetik ateratzeko debekupean. Ez dut ulertzen zer nahi duten zigor honekin.

Nola sentitzen zara?

Haserre, oso haserre, eta frantses Estatuarekiko ilusio guziak galduta.

Euskal gobernuak zerbait egin behar luke?

Euskaldunak garenez, nire ustez bai.

ETXEBERRIA, Ixabel

20

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Erbestea\Konfinamen

Pertsonaiaz\CASTELLANO3

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1531
 
azala1530

1532 zenbakia.
1995ko maiatzaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza