Astekaria

 Elkarrizketak 

Iñake Irastorza: "Kultura bat ez duen herriak ez du iraungo".

Irudia

Gerra


1530. alea
1995-05-14
alde 0    kontra 0

Iñake Irastorza aktorea -ri elkarrizketa

Iñake Irastorza: "Kultura bat ez duen herriak ez du iraungo".

Hamabost urte inguru dira Iñake Irastorza antzerki munduan dabilela. Urte hauetan antzezlan ugaritan parte hartu du Donostiako Orain antzerki taldearekin. Haur, gazte eta helduentzako obrak egin ditu euskaraz zein gaztelaniaz. Orain, «Goenkale»ko Teresa gaiztoaren azalean ezagutzen du Euskal Herriko jende gehienak.

Nola ikusten duzu egungo euskal antzerkigintzaren egoera?

Momentu honetan ez oso ondo. Lanean ari den jendearen aldetik izugarrizko potentziala dago eta aurrera egin da, baina funtzionatzen ez duen zerbait dago. Antzerkia gaurkoz ez da gauza komertziala, telebista askoz ere komertzialagoa da. Gauza asko daude bizitza honetan komertzialak ez direnak eta izan behar ez dutenak. Euskal Herrian, esaterako, kulturgintzan gauza asko ezinezkoak izan dira, edo lehentasuna beste gauza batzuei eman behar izan diegu. Hala ere, antzerkiak aurrera egin duela uste dut. Baina politika aldetik begiratuta maila txarrean dago, kultur politika falta da. Duela urte asko uste genuen euskal gobernua eta instituzioekin, egin dena baino gehiago egingo zela. Herri honek kultura aldetik dituen hutsuneak ikusi eta zer potenziatu nahi den eta nola ikusi behar da. Nire ustez, kultura bat ez duen herriak ez du asko iraungo.

Oso desberdina al da antzokietan eta telebistan egiten den lana?

Bietan interpretazioa egiten da, baina medio bezala, telebistak antzerkiarekin ez du zerikusi handirik. Antzerkia askoz ere artesanalagoa da telebista baino.

Hamabost urte antzerkia egiten eta telebistan egindako pertsonaiagatik orain arte zenuena baino askoz ere arrakasta gehiago lortu duzu.

Telebista gizarte honetako fenomenoa da eta «Goenkale»ren arrakasta ere hor dago. Telebistaren barruan beste fenomeno bat izan da «Goenkale». Antzerkia askoz ere artesanalagoa da eta ezin lezake horrekin konpetitu. Nahikoa da hamar minutuz telebistan ateratzea eta jendeak askoz ere gehiago ezagutzen zaitu antzerkian urtetan ibiliz baino.

GERRA, Ainhoa

65

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aktoreak

Pertsonaiaz\IRASTORZA2

Egileez\GERRA1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1529
 
azala1528

1530 zenbakia.
1995ko maiatzaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza