Astekaria

 Elkarrizketak 

Mikel Fernandez: "Giroa sortzeko gazteei gogor egitea gustatzen zait".

Irudia

Gerra


1517. alea
1995-02-12
alde 0    kontra 0

Mikel Fernandez ETBko aurkezleari elkarrizketa

Mikel Fernandez: "Giroa sortzeko gazteei gogor egitea gustatzen zait".

Zinema eta bideo eskolan ikasi eta etorkizun gutxi zuela ikusirik, bikoizketa ikastaroa egin zuen. Honetan ari zela, telebistako frogetara aurkeztu eta ordudanik, astelehen eta ostiral bitartean Mikel Fernandez telebistan ikus dezakegu «Hor Konpon Marianton» saioa gidatzen.

ARGIA. Kamera aurreko zure lehen esperientzia da hau. Nolakoa izan da?

MIKEL FERNANDEZ

ZXur eta lur geratzekoa, baina ez telebistan ateratzea, ezer egin gabe egun batean hor aurrean aurkitzea baizik. Hemendik korrika aterako naiz eta ez naiz inoiz itzuliko, edo bota behar den guztia bota eta aurrera, pentsatu nuen.

A. Zergatik aurkeztu zinen frogetara?

M.F. Lagun batekin batera aurkeztu nintzen eta gogo gutxirekin. Ezer galtzekorik ez neukala eta aurrera egin nuen... Baina zorte oso ona izan nuen, beste tipo batekin batera hautatu ninduten eta azkenean ni gelditu nintzen.

A. Telebistan jarraitzeko esperantzarik baduzu?

M.F. Esperantza bai, baina konfiantza ezin dezaket eduki. Oraindik oso esperientzia gutxi daukat, baina esperantza guztiak.

A. Parte hartzen duten gazteekin ondo konpontzen zara.

M.F. 14-15 urteak paseak dituztenean asko gustatzen zait. Adarra jotzeko-eta beraiekin ondo moldatzea polita da. Gainera, txorakeriak egitea asko gustatzen zait eta adin horretan izugarri egiten dira. Nolabaiteko esperientzia ere badut, igeriketa klaseak ematen nituen eta horietara adin horretako asko joaten dira. Alde batetik edo bestetik gogor egitea gustatzen zait, batez ere giro pixka bat sortzea. Edade horretan giroa sortzea ez da oso zaila. Berotzen joaten dira eta zurekin harremana hartzen dutenean oso ondo portatzen dira.

GERRA, Ainhoa

55

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\FERNANDEZ12

Egileez\GERRA1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1516
 
azala1515

1517 zenbakia.
1995ko otsailaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza