Astekaria

 Elkarrizketak 

Eugenio Arozena: «Profesionalei begira tajutu dugu taldeen zerrenda»

Irudia


1506. alea
1994-11-27
alde 0    kontra 0

Eugenio Arozena Antzerti erakundeko zuzendariari elkarrizketa
Eugenio Arozena: «Profesionalei begira tajutu dugu taldeen zerrenda»
ARGIA. Egitasmoa aurrera eramateko talde eta obren zerrenda osatu duzue.
EUGENIO AROZENA. Ahal den oferta zabalena eskaini nahi izan dugu, eta hori programatzailearen esku utzi, nortasunez egin dezan bere lana.
Egia da hainbat talde kanpoan geratu direla, baina programatzaileek batek talde on bat ikusi eta ez badago zerrendan sartu egiten da. Ez gaude ezer inposatzeko, laguntzeko baino.
A. Talde amateurrak zergatik ez dira sartu?

E.A. Profesionalei begira osatu dugulako, eta hemendik aurrera seriotasun bat ematera joko dugulako. Hala ere, zerrendan ez egoteak ez du baztertzen ditugunik esan nahi. Beren emankizunak ere kontabilizatu egiten dira. Subentzioa bilatzeko nortasuneko antzeztaldeak ekarri eta diru horrekin beste txikiak ordaindu ditzake programatzaileak.
A. Martxan hasi berria da sarea. Zer epetarako osatu duzue plangintza?
E.A. Hemendik sei hilabetera martxan jarri dugunari buruz emaitzak mahai gainean jarrita hitz egin ahal izango dugu, programatzaile, antzeztalde eta besteok. Egindako plangintzak ziur aldaketak beharko dituela, baina aurrera egiteko premia zegoen, eta gero gerokoak!
J.J. PETRIKORENA

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1505
 
azala1504

1506 zenbakia.
1994ko azaroaren 27a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza