Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-11-13 -- 1504.zenb

«Hezkuntza Sailak ez du unibertsitate politikarik»

Joxi Goikoetxea

argazkia

Pello Salaburu Euskara errektoreordeari elkarrizketa
«Hezkuntza Sailak ez du unibertsitate politikarik»
Pello Salaburu, Euskara errektoreordea:

Zenbat irakasle falta dira egun EHUko euskal adar ezberdinetan?

Une honetan ikasketa planak aldatzen ari gara; plan batzuk aldatu dira, beste batzuk aldatu gabe daude, eta beste batzuk Gasteizen ez dira onartu. Guzti horren arabera gauzak asko alda daitezke, eta oso zaila da esatea zeintzuk falta diren.
Nik esan nezake 200 irakasle falta direla, 200 ikaslerekin gauzak konponduko liratekeela, baina hori gauza bat da, eta beste bat plan zehatz bat egitea jakiteko zenbat falta diren. Orain dela urte batzuk plan hori egin zen, berez bukatua da, eta orain hasiko naiz aztertzen. Ez baldin badut berritu izan da batez ere azken bi urteotan beti ezezkoa izan dugulako Gasteizen. Irakasle bat proposatzen genuenean ezezkoa jasotzen genuen, eta horrela ezin da planik egin.

Ikasgaiak euskaraz lantzeko eskubidea dute ikasleek.

Ikasgai guztiak ez dira euskaraz eman behar -ingeles edo gaztelera hizkuntzak, adibidez-, baina % 90 bai. Zerrenda hartu eta ikusi beharko litzateke zer ematen den euskaraz eta zer ez. Dena den, ikasgai batzuetan zaila da euskal taldea bera sortzea ere; euskaraz eskaintzen dira, baina gero inork ez ditu aukeratzen. Erreferentzia puntu gisa hartu beharko lirateke zein diren beharrezkoak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez die jaramon egin zuen eskakizunei.

Orain dela urte batzuk Euskara Batzordeak bost urtetako plangintza egin zuen, baina plana martxan jartzeko garaian aurrekontu eragozpenak izan ditugu, eragozpen ekonomikoak. Hezkuntza Sailak beti esan digu aurretik xentimorik ez dagoela. Hezkuntza Sailak ez dauka unibertsitate politikarik. EHU ahaztua daukate.
JOXI GOIKOETXEA
20

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\EHU\Irakasleak\Besteak
Pertsonaiaz\SALABURU1

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan