Astekaria

 Elkarrizketak 

Jose Felipe Auzmendi: «Ez da erraza progamarako jendea topatzea»

Irudia

Myriam Gartzia


1503. alea
1994-11-06
alde 0    kontra 0

Jose Felipe Auzmendi ETBko aurkezleari elkarrizketa

Jose Felipe Auzmendi: «Ez da erraza progamarako jendea topatzea»

Baietz barrez lehertu» Jose Felipe Auzmendik aurkeztuko duen saio berria dugu. «Gezurra nagusi» saioa bezala La Trinca komiko talde kataluniarrak ekoiztutakoa dugu. Euskaraz txisteak kontatzeko dugun erreztasun edo zailtasunaren neurgailu izan nahi du.

ARGIA. Zeintzuk dira «Baietz barrez lehertu» saioaren helburuak?

J.F. AUZMENDI. Euskaldunak euskaraz txisteak kontatzeko dugun erraztasuna azaldu nahiko genuke. Zaila da, askotan euskara menperatu arren erderara jotzen dugulako txisteak kontatzeko orduan. Euskal pasarte politak eta txisteak izango dira nagusi. Ezkutatutako kamerak eta Kataluniako eta Europako telebistetako skech-ak ere izango ditugu. Beste telebista batzuetan modan dagoen saioa dugu, nahiz eta hemen jorratu gabeko alorra izan.

A. Euskal Herrian grabatutako bideoak dira nagusi ala, aldiz, kanpotik ekarritakoak?

J.F.A. Bertan grabatu ditugu gehienak nahiz eta batzuetan nahiko zaila izan euskaraz txisteak kontatzen dituen pertsonak aurkitzea Bilbo eta Gasteiz bezalako hirietan. Abokatuak, sukaldariak, su-hiltzaileak txisteak euskaraz kontatzen.

A. «Baietz barrez lehertu» saioarekin «Gezurra nagusi»ko ekoiztetxearekin errepikatu duzu. Gustura gelditu zinen?

J.F.A. «Gezurra nagusi» oso gustura egindako saioa izan zen. Gainera, La Trincako lan sistema eta funtzionamendua serioa eta ondo pentsatutakoa da. Badute esperientziarik.

A. «22ra»rekin jarraitzen duzu, jendea ez al da aspertuko zure aurpegia ikusteaz?

J.F.A. Ni bai behintzat. «Baietz barrez lehertu» hilean behin emitituko den saioa da eta «22ra»ko saio gehienak grabatuta daude dagoeneko, 13 falta dira.

MYRIAM GARTZIA

Jose Felipe Auzmendi, La Trincak ekoiztutako «Baietz barrez lehertu» saio berriaren aurkezlea dugu.

55

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\AUZMENDI3

Egileez\GARTZIA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1502
 
azala1501

1503 zenbakia.
1994ko azaroaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza