Astekaria

 Elkarrizketak 

Xabier Aldanondo: «Lehenengo egunak erotzeko modukoak izan ziren»

Irudia

Myriam Gartzia


1502. alea
1994-10-30
alde 0    kontra 0

Xabier Aldanondo ETBko aurkezleari elkarrizketa

Xabier Aldanondo: «Lehenengo egunak erotzeko modukoak izan ziren»

"Super Bat" saioak izan duen arrakasta ikusita, laugarren pertsonaia gehitzea erabaki da. Xabier Aldanondo donostiar gazteak _19 urte ditu_ Xabi `Metal' gorpuztuko du. Esperientzia eza eta nerbioak aipatu dizkigu Xabierrek, laster aurpegi ezaguna bilakatuko den arren.

ARGIA. Nola gerturatu zara telebistara?

X. ALDANONDO. «Super Bat» saiorako egin zituzten frogetara aurkeztu nintzen iaz, baina zorterik gabe. Uda honetan, dantzaleku batean ari nintzela, deitu egin zidaten. Frogak egin eta biharamunean baiezkoa nuen.

A. Nola dakusazu zure burua telebistan?

X.A. Oso gustura nago baina lehenengo egunak erotzeko modukoak izan ziren. Oso urduri nengoen ez bainuen mundu hau ezagutzen. Antzerkia askoz ere lasaiagoa da eta badut esperientzia ikastetxekoa, baina telebistakoa beste gauza bat da. Gainera, zuzenean grabatzen dugunez, hanka sartzea erreza da.

A. Eta fan-ekin nola moldatzen zara?

X.A. Oraingoz ezagutzen dudan fan bakarra ama dut. Beti grabatzen dizkit saioak eta, horrela, akatsak konpontzeko bidea daukat.

A. Zer esan dezakezu Xabi `Metal'i buruz?

X.A. Nire izakeraren kontrakoa bada ere, nahiko ondo moldatzen gara, neu ere mutiko urduria naizelako. Jantzietan, ordea...

A. Telebistan jarraitzeko asmoa duzu?

X.A. Nahiko nuke. Oraingoz abendura bitarte eta gero gerokoak.

A. Beste eskaintzaren bat izan duzu?

X.A. Ez, eta gainera «Super Bat»en jarraitzea gustatuko litzaidake. Hala ere, ikasketak egin nahiko nituzke, unibertsitatean alegia.

A. Zaletasunak?

X.A. Beste gauza batzuen artean, ARGIAko gurutzegramak egitea. Arreba eta biok aritzen gara.

MYRIAM GARTZIA

Filosofia ikasten ari da Xabier Aldanondo, eta telebistan jarraitzeko gogoa izanagatik ere, ikasketak amaitu nahi ditu.

55

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\ALDANONDO1

Egileez\GARTZIA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1501
 
azala1500

1502 zenbakia.
1994ko urriaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza