Astekaria

 Elkarrizketak 

Jesus Valencia, Askapenako kidea: «Instituzioen laguntzek ez dute ezerkonpontzen»

Irudia

Joxi Goikoetxea


1501. alea
1994-10-23
alde 0    kontra 0

Munduko pobreziari buruzko iritziak

Jesus Valencia, Askapenako kidea: «Instituzioen laguntzek ez dute ezer konpontzen»

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak beren aurrekontuetatik diru kopuru bat bideratzen dute garatzear dauden herriei laguntzeko. Nola ikusten dituzu laguntzok?

Formula honen bidez ez zaio aurre egiten funtsean dagoen arazoari, ez da jenderaren sentsibilitatea areagotzen munduan gertatzen denaren analisi politikoa eginez, eta aldiz, iritzi publikoa lasaitu egiten da. Diru kopuru horiek kudeatzen dituzten proiektu neoliberal eta kapitalistekiko identifikazioaa bultzatzen baitute. Ekimen hauek ez dute han ezer konpontzen, eta hemen ez dute kontzientziarik sortzen.

Ondo bideratuta al daude garapenean dauden herriei zuzenduriko laguntzak?

Laguntzak zentzu honetakoak diren bitartean, ez dute ezer ere konponduko. Azken hamar urteotan areagotu egin dira garapenerako laguntzak, gobernuz kanpoko erakundeak perretxikuak bezala ugaritu dira, baina herri batzuen eta besteen arteko aberastasunaren banaketa zuzendu baino, herri aberatsen eta txiroen arteko diferentzia handitu egin da. Azken herri hauen bizi-baldintzak nabarmen hondatu baitira.

Laguntza horiek huskeria dira. Europako Komunitateko herriek Barne Produktu Gordinaren % 0,30-0,35 ematen ari dira. Espainian % 0,25, eta 300 mila milioi pezeta horietako zati handiena, FMI eta Mundu Bankua bezalako nazioarteko erakundeen poltsara doa, edo herrien interes politikoen arabera, kreditu biguinak emateko baliatzen dira.

Zer egin beharko litzateke herri horiek benetan laguntzeko?

Gaitzaren arrazoia sistema bada, eta sistemak herrien arteko ezberdintasunak areagotzen baditu eta herri txiroen bizi-baldintzak okertu, argi dago zein den konponbidea. Beste guztia adabakiak jartzea da.

JOXI GOIKOTXEA

23

Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Pobrezia\Elkartasuna

Pertsonaiaz\VALENCIA1

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1500
 
azala1499

1501 zenbakia.
1994ko urriaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia