Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Elkarrizketak >
  • Iñaki Gonzalo: «Informazioa sakontzea dugu programazio berriaren zutabe»

1994-10-23 -- 1501.zenb

Iñaki Gonzalo: «Informazioa sakontzea dugu programazio berriaren zutabe»

Myriam Gartzia

argazkia

Iñaki Gonzalo Egin Irratiko esatariari elkarizketa
Iñaki Gonzalo: «Informazioa sakontzea dugu programazio berriaren zutabe»
Heldu da udazkena Egin Irratira eta honekin batera, programazio berria. Hausnarketa eta sosegurako tartea lantzea dute helburu. Albistegiak eta informazioaren sakontze lana bihurtu nahi dute irratiaren zutabe. Datorren udaberria bitarte, emaitzez gozatzeko parada izango dugu.

ARGIA. Zeintzuk dira programazio berriaren ezaugarriak?

IÑAKI GONZALO.
Printzipioz, emisio ordua aurreratu dugu, lehen goizeko zortzietan hasten ginen eta udazkenean zazpietan eskainiko dugu lehenengo «Albistegin»a. Magazinetatik, «Kale Gorrian» eta «Apur t'erdi» irratsaioak berreskuratu ditugu eta «Igo bolumena» eta musika saioak mantentzen ditugu. Esfortzu berezia egin dugu informatiboetako taldea sendotzen. Hemen gertatzen dena zuzenean kontatu nahi dugu.

A. Horregatik udazkeneko leloa, «erreflexio eta sosegurako tartea»?

I.G. Bai. Udazkenarekin batera informazioaren inguruko erreflexioa eta analisirako tartea heldu da. Gure xedea ahotsa ez daukatenen ahotsa izatea da.

A. Gainerako irrati komertzialek irrati-formula lantzen dutelarik, ez al da kontrajarria Egin Irratiaren joera?

I.G. Produktu desberdinak eskaintzen ditugula argi dago, baina programazio honetan Egin Irratiak orain arte izan duen joera mantentzen dugu. Gainerako irratiek botereak ematen duen informazioa lantzen dute. Bestelakoa da gurea. Euskal Herrian hainbat gauza gertatzen dira eta hauek harrapatzeko gure mikrofonoak zabaldu nahi ditugu.

A. Eta lan taldea?

I.G. Enplegu erregulazioan gaude eta lan taldea murriztu dugu azken sei hilabeteetan. Ahalegin bikoitza egin behar izan dugu produktu duina eskaintzeko, eta uste dut xede hori ere lortu dugula.
MYRIAM GARTZIA
55

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Egin Irrati
Pertsonaiaz\GONZALO1
Egileez\GARTZIA3\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan