Astekaria

 Elkarrizketak 

Mikel Garmendia: «Beldur pixka batekin sartu ginen proiektuan»

Irudia

Amagoia Iban


1499. alea
1994-10-09
alde 0    kontra 0

Mikel Garmendia aktoreari elkarrizketa

Mikel Garmendia: «Beldur pixka batekin sartu ginen proiektuan»

Ezaguna dugu aspaldidanik goierritar hau. Zinema, telebista, antzerkia... leku guztietan ikusi ahal izango dugu. ETBko izar berria izatera deitua dagoen «Goenkale» saioan paper garrantzitsua du ordainetan. Grabazioak utzitako tarte batean harrapatu dugu.

ARGIA. Zein da zure papera «Goenkale»n?

MIKEL GARMENDIA.

Joxe Mari Lasa naiz, Martinen anaia. Biok pilotariak izanak, ez dugu ongi elkar aditzen, eta giroa erabat gaiztotzen da gure artean herentzia kontu bat agertzen denean. Bion familien tirabirak eta istorioak dira ardatza.

A. Zein klabe izango da nagusi narrazioan?

M.G. Ez da komedia izango. Klabe guztiak ukituko ditu. Izen bat jartzekotan, melodrama dela esango nuke.

A. Euskal `foiletoia' ote?

M.G. Foiletoiek jenero bakarra izaten dute: amodioa, zeloak... Hemen jenero gehiago ukitzen dira. Komedia, tragedia, drama... denetik. Gainera, normala da, 200 atal egiteko asmoa baldin badute nolabait arindu beharko baitute, astunegia bihur ez dadin.

A. Telebistan horrelako proiektua gauzatzea berria da. Ez al da ardura handia?

M.G. Baietz uste dut. Denak nahiko arduratuta gaude. Beldur pixka batekin ere sartu ginen, erronka latza da. Buru-belarri sartzen zara horretan, edo jai duzu, eta uste dut horrela sartu ondoren nahiko pozik gaudela. Noski, beste medio batzuekin hobe zitekeela, baina dagoenarekin egin behar.

A. Medioak aipatu dituzu. Izugarrizko medio piloa duzuela dirudi publizitatearen arabera.

M.G. Ez naiz produktorea, baina nahiko produkzio merkea izango dela uste dut, egin behar den guztia kontuan hartuta. Eguneko atal bat egitea merkeago izaten da astero bat egitea baino.

AMAGOIA IBAN

55

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aktoreak

Pertsonaiaz\GARMENDIA12

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1498
 
azala1497

1499 zenbakia.
1994ko urriaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza