Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-09-25 -- 1497.zenb

Angel Amigo: «Telesail honekin ez genuen ezer berririk asmatu nahi»

Amagoia Iban

argazkia

Angel Amigo Igeldo produktorako zuzendariari elkarrizketa
Angel Amigo: «Telesail honekin ez genuen ezer berririk asmatu nahi»
"Bi eta Bat" telesaila ekoiztu zuen Igeldo Komunikazioa etxeak duela urte batzuk; orduko arrakasta errepikatu nahian ekoiztu dute ETB eta beste etxe batekin batera «Amaren Etxea» telesail berria. Igeldotarren zuzendari den Angel Amigok lan honek dakarrena adierazi digu

ARGIA. Euskal Media eta ETBrekin batera ekoiztu duzuen saila etxeko pantailetan daukagu jadanik.

ANGEL AMIGO. Baina ez da koprodukzio bat, ETBrenak baitira sailaren eskubideak. Gu langile soilak besterik ez gara izan finean, teknikoki ekoizpena denon artean egin arren dirua ETBk jarri duelako.

A. Zeintzuk lirateke sail honen berezitasunak?

A.A. Ez ditu gehiegi, oso klasikoa baita. Genuen ideia, eta gure esfortzuak horretara jarri ditugu, ezer berria ez asmatzea zen. Pentsatzen dugu honelako telesail mota zerbait kontserbatzailea dela. Beren iraupena, estiloa, latazko barreak... ditu. ETBn lehen aldiz plazaratzen da familia hiritar bat, euren eguneroko etxe arazoekin. Ikusi ondoren, jendeak ez duela ezer berezirik ikusi esan dezala nahi dugu, entretenimendu hutsa izan dadila.

A. Zer esan nahi du zuena bezalako produktora batentzat ETBrekin kontratuak sinatzeak?

A.A. Ekonomi aldetik, honelako kontratuek ez dute diru kopuru handi bat ekartzen, baina produktoraren jarraipena ziurtatzen dute. Eguneroko lana egitea.

A. Produktoren industriarako hain garrantzitsua al da ETB?

A.A. Industriaren jarraipena ziurtatzen du. Honelako kontratuak, guretzat, oso garrantzitsuak dira, industri mailan. Dakarten irabazi handiena sei hilabetez langileen soldatak eta gastuak estaliak izatea baita.
AMAGOIA IBAN
55

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Zuzendariak
Pertsonaiaz\AMIGO1
Egileez\IBAN1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan