Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-09-18 -- 1496.zenb

Andoni Aizpurua: «Nire herritar irudiarekin identifikatzen naiz»

Amagoia Iban

argazkia

Andoni Aizpurua ETBko aurkezleari elkarrizketa saio berriari buruz
Andoni Aizpurua: «Nire herritar irudiarekin identifikatzen naiz»
Eguraldiaren berri eman digu denboraldi luzez gazte gabiriar honek; udazkenean giroa gogortu egingo zaio ordea programazio berriarekin, Maddalen Iriarterekin batera «Euskadi zuzenean» eta «Gaur Egun» albistegietako aurkezle bilakatuko baita berehala.

ARGIA. Eguraldi gizona legez ezaguna Euskal Telebistaren jarraitzaileen artean, hemendik aurrera eguraldiaren berri soilik ez duzu emango.

ANDONI AIZPURU. Egia esan, eguraldiarena ez da orain arte egin dudan gauza bakarra. «Gaur Egun Euskal Herriak» aurkeztu nuen iaz. Aldaketa nagusia da iazkoak ordu laurden besterik ez zuela irauten eta «Euskadi zuzenean» gure saio berriak ordu t'erdi hartuko digula egunero. Herri albistegia dira, ordea, biak, eta aritua sentitzen naiz. Kantitatea da aldaketa. Gainera, eguerdietan emango dut eguraldiaren berri.

A. Zer izango da zehazki «Euskadi zuzenean»?

A.A. Zuzeneko konexioak izango ditugu egunero, eta zuzenean jendearengana heldu nahi dugu, eta argi dugu gure balizko ikusleak euskaldunak eta batez ere herrietakoak izango direla. Hori jakinda, herrietako jende horiengana heldu nahi dugu.

A. Badirudi zure irudi herritarrarekin erabat identifikatua sentitzen zarela.

A.A. Bai. Herri txiki batekoa naiz, Gabirikoa, eta behar bada horregatik aukeratu naute. Hizkera bera ere herritarra delako... Baina herriak ez dira bakarrik 15.000tik behera biztanlekoak. Donostia batek, adibidez, baditu bere auzoak.

A. Zer nolako giroa izango duzue lanean?

A.A. Lan asko izango dugun arren, ona izango da, indarrean baikaude.
AMAGOIA IBAN
63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\AIZPURUA8
Egileez\IBAN1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan