1994-07-31 -- 1494.zenb
ARGIA. Atzerrira irten eta euskal dantzak erakutsiko dituen talde handi baten beharra sumatzen duzu.
PHILIPPE OIHANBURU.
A. Egungo taldeek ez dute behar den maila erakusten?
P.O. Batzuk oso onak dira, baina euskal dantzak oso zailak dira. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Zuberoako dantzak nagusitzeko behar da dantzari oso ona izan. Euskal Herrian badira, baina bakoitzak badu bere lanbidea, ez dira beti libre izaten. Profesionaltasunarekin maila handienetarikoa lortuko litzateke. Bospasei izen hartu _Euskal Herrian zehar badaude_, bospasei gidari, eta maila goreneko talde bat sortuko litzateke.
Erantzunik ez dago. Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Ez dut sekula ulertu zergatik Eusko Jaurlaritzak ez duen sortu talde ofiziala. Ongi ordaindua, egunero entseiatzen duen eta munduari Euskadi zer den erakusteko gai izango den talde ofiziala. Orkestra badugu, ongi da, baina ez dut ulertzen zer dela eta Eusko Jaurlaritzak ez duen pentsatu dantza talde nazionala sortzea. Gainerako jaurlaritzek asmatu zuten hori. 1937an sortu zen erbestean Eresoinka, esate baterako.
Erantzunak
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa