Astekaria

 Elkarrizketak 

Mikel Pagola: «Euskararen presentziak lehentasuna du gure telebistan»

Irudia

Amagoia Iban


1494. alea
1994-07-31
alde 0    kontra 0

Mikel Pagola, Urnieta Telebistako arduradunari elkarrizketa

Mikel Pagola: «Euskararen presentziak lehentasuna du gure telebistan»

Urnietako Telebistak bidea egina du jada. 1992ko abenduan hasi ziren emititzen, eta ordudanik ez da gelditu. Aurtengo uztaila, baina, programazio berria osatzeko hartu dute libre. Bertako kazetarien koordinatzaile den Mikel Pagolak prozesu guztia ezagutu du.

ARGIA. Urnieta Telebista duela urte t'erdi sortu zen. 4.500 biztanleko herri bati informazioa emateak baldintzatuko zuen honainoko bidea.

M.P. Noski. Informazio kopurua ez da berdina. Ezta informazio hori biltzeko ahalmena ere. Aurrekontuak ere neurri horretara daude eginak. Arrasate Telebistak, adibidez, egunero albistegiak eskaintzeko ahalegina egiten du, eta guri ezinezkoa zaigu oraingoz. Lan taldea ere baldintzatua dago. Borondatez lan egiten duten herritarrak dira gehienak. 10 lagun guztira.

A. Hala ere, hiru egunez emititzea lortu duzue astero.

M.P. Asteartetan emititzen dugu programazio oinarrizko bat. Egun horretan ematen dugun 25 minutuko albistegia da garrantzitsuena. Kirol eta zinema saio bana ere baditugu. Gero, bi astetik behin, gazteen mundua ukitzen duen beste bat dugu. Ostiraletan berdina errepikatzen dugu eta igandean berdin, gehi programa berezi batzuk.

A. Euskarak zein leku du programazio horretan?

M.P. Euskararen aldeko diskriminazio positiboa egiten dugu. Saiatzen gara behintzat. Aipatu albistegietan, adibidez, minutu gehienak euskaraz dira, eta ondoren laburpena egiten dugu gazteleraz. Kirol saioa erabat euskaraz da eta gazteenak tarteka erabiltzen du euskara, gonbidatuen arabera. Erreportaia guztietan hizkuntza bakarra euskara da.

A. Hil hau datorren irailerako aurkeztu nahi duzuen programazio berria prestatzeko erabili duzue.

M.P. Uztaila osoa joan zaigu horrela. Grabaketa berriak egin ditugu, beste bi edo hiru programa osatzeko. Programa bakoitzeko lan taldeak osatu, ideiak bota eta grabazioak izan dira burutu ditugunak.

AMAGOIA IBAN

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\Herri teleb\UTB

Pertsonaiaz\PAGOLA3

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1493
 
azala1492

1494 zenbakia.
1994ko uztailaren 31a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza