Astekaria

 Elkarrizketak 

«Indarrik eta babesik gabe jarraitzen dugu»

Irudia

Myriam Gartzia


1494. alea
1994-07-31
alde 0    kontra 0

Esteban Olaizola,Hondarribiko Kofradiaren bozeramaileari elkarrizketa

«Indarrik eta babesik gabe jarraitzen dugu»

Esteban Olaizola, Hondarribiko Kofradiaren bozeramailea

Kantauri Itxasoko arrantzaleen arteko enfrentamenduak Espainia eta Frantziako Arrantza ministroen arteko akordioa eragin bazuen ere, arrantzaleak ez dira ados agertu hartutako neurriekin, eta mobilizazioak iragarri dituzte datozen asteetarako.

ARGIA. Maiz bildu zarete joan den astean Kantauriko arrantzaleak; zein izan da bilera hauen emaitza?

ESTEBEN OLAIZOLA. Bertan hartutako erabakiak ez dira oso eragileak izango. Bolanta-sareen kontra kostalde honetako arrantzaleak biltzea eta honen aurka denok borrokatzea erabaki dugu. Ez dugu onartzen Espainiako eta Frantziako ministroek lortutako akordioa, ez duelako irtenbiderik eskaintzen. Indarrik eta babesik gabe jarraitzen dugu, beraz.

A. Zein da zuen ustez arazoaren irtenbidea?

E.O. Akordioak ez die aurrikusten diren begiraleei inongo ahalmenik ematen. Sareak hartu eta ontzia portura eramateko ahalmena baino ez dute, eta zigorra ontziaren jatorrizko legearen arabera ezarri ahal izango da, edo ez. Hau, argi dago, ez da nahikoa. Gure ustez, begilareek arautegi komunitarioa aurrera eraman eta baimenak kentzeko ahalmena izan behar dute. Hau betetzen ez den unetik, protestaldiak eta grebak egitea dugu aukera bakarra, bestela arazo honekin bueltaka ibiliko gara mugagabe. Bestalde, gure uretan atunetan sare pelagikoekin aritzen direla, sare hauen debekua eskatzen dugu. Arazo honen aurrean ez du zentzu handirik begiraleek duten ahalmen bakarra izatea sareak bildu eta untzia lehorrera eramatekoa. Akta zabaldu eta handik lau urtera epaituko den ekintza bihurtzen da. Bitartean, sare horiek erabiltzeko libre daude, inongo mugarik gabe.

A. Eusko Jaurlaritzak hartutako jarrera nahiko gogorra izan da?

E.O. Eusko Jaurlaritzak ahal duena baino gutxiago egin du. Arazo hau ez da Madrilena soilik. Eusko Jaurlaritzak baditu ahalmenak muga gainditzen duten kamioak aztertzeko eta abar. Gutxi egin dezake baino gutxiago egin du.

A. Europako arrantza politika aldatzea da honen irtenbidea?

E.O. Ez da hain erraza. Baina gure baliabideak defenditzeko hartu beharreko neurriak hartu behar dira. SOS deia zabaldu dugu itxasotik eta argi esan behar dugu sare pelagikoak edo bolantak erabiltzen jarraitzen bada ez dugula hurrengo belaunaldien itxasoko lana bermatzen.

Myriam Gartzia

21

Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Arrantza

Pertsonaiaz\OLAIZOLA5

Egileez\GARTZIA3\Ekonomia

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1493
 
azala1492

1494 zenbakia.
1994ko uztailaren 31a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza