Astekaria

 Elkarrizketak 

Asier Aranguren: «Punta puntako kirolarien alderdi ezezaguna erakutsi nahi dugu»

Irudia

Amagoia Iban


1492. alea
1994-07-17
alde 0    kontra 0

Asier Aranguren ETBko aurkezleari elkarrizketa

Asier Aranguren: «Punta puntako kirolarien alderdi ezezaguna erakutsi nahi dugu»

Estatu Batuetatik etorri berria zela harrapatu dugu arrasatear hau. Munduko Futbol Txapelketari agur esan eta «Jokoz Kanpo» saioari eman dio ongi-etorria. Kirolaren inguruan beti. Eta ez da kexu. Kirola baita bere grina, betidanik. Lanerako eta aisialdirakoa.

ARGIA. Beste kirol saio bat ETBn. Joko berria asmatu duzue oraingoan kirolaren zelai zabala ongi betetzeko.

ASIER ARANGUREN. Kirolariekin beti kontu berdinen inguruan aritzen ginela konturatua nintzen. Betiko galderak eta erantzunak. Beren alderdi ezkutua erakutsi nahi dugu orain.

Bestetik, kirol munduan bueltaka dabiltzan eztabaidagaiak mahai gainean jartzen saiatuko gara.

A. Zer egin behar da zuen saioan jokoz kanpo ez geratzeko?

A.A. Asteartero programa ikusi. Aukera polita da uda parteak ematen duen lasaitasun honetan urtean zehar ahal ezin den ikuspegi batetik ikusteko kirolariak.

A. Zure partehartzea kirolari ala arbitro legez izango da?

A.A. Ez naiz arbitro. Aurrelariari golerako pasea ematen diona naiz.

A. Kulturismoak, adibidez, izango du lekurik zuen saioan?

A.A. Ez, ahaleginduko gara Euskal Herrian nagusi diren kirolak egiten. Futbola, txirrindularitza, pilota, mendia, rugbia... Baina hainbeste emanaldi ez duten kirolak ere ikutuko ditugu.

A. Inoiz egingo ez zenukeen kirola.

A.A. Ez dut beldurrik. Edozein egiteko prest naiz, nire pasioa baita kirola.

A. Beti egin izan duzuna.

A.A. Futbolean, mutikotatik. Gero, mendiko bizikleta, korrika... Gustatu gustatu, azken aldian hainbestetan entzuten ditugun «abentura kirolak». Itsasokoak ez, oso lehorrekoa bainaiz.

A. Kazetaritza kirola al da zuretzat?

A.A. Kirola egin izanak asko erakusten du bizimodurako. Taldean lan egitea beharrezkoa dela erakusten baitu. Telebistakoa ere talde lana da. Gaur galdu arren datorren igandean beste partidu bat dagoela ere erakusten dizu, eta horrek niri lanerako ere balio izan dit.

AMAGOIA IBAN

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\ARANGUREN1

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1491
 
azala1490

1492 zenbakia.
1994ko uztailaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza