Astekaria

 Elkarrizketak 

«Espezializatu ez diren enpresa txikiak desagertuko dira»

Irudia

Myriam Gartzia


1491. alea
1994-07-10
alde 0    kontra 0

J.C. Gonzalez Estanpazio-Forja industrien zuzendariari elkarrizketa

«Espezializatu ez diren enpresa txikiak desagertuko dira»

Juan Carlos Gonzalez, Estanpazio-Forja Industrien elkarteko zuzendaria

Pasatu den urtean, 1993an, hainbat forja enpresa itxi ziren sektoarearen egoera txarra zela eta. Une honetan berregituraketan murgildurik aurkitzen dugu esparrua, krisiari aurre egiteko premiazkoa zuen prozesuan.

ARGIA. Iazko urtea oso txarra izan zen sektorearentzat; nolakoa da egungo egoera?

J.C. GONZALEZ. 1994eko lehenengo hilabeteetan aurreko urtean azken hiruhilabeteetan nabaritutako berpiztea mantentzen da salmenta kopuruari dagokionez. 1993rekin konparatuz, produkzio hazkundea nabaritu dugu, % 25-30ra heldu dira kopuruak, eta automozioaren hazkundea mantentzen bada, honek eragin zuzena izango du forja sektorean. Kanpo salmenta ere % 14 hobetu da, pezetaren baliogutxitzearen ondorioz.

A. Altzairuaren prezio igoerak produkzio kostuak handitu ditu. Zein izan da honen eragina?

J.C.G. Zehazki % 20-25 inguru hazi da prezioa eta honek eragin zuzena izan du gure produkzio kostuetan. Material kostuen igoeraz gain, hainbat altzairugintza enpresa itxi dira eta gaur egun ez da erraza altzairua inportatzea, talde handien ohizko bezeroa ez bazara. Eta, gainera, atzerriko altzairuaren prezioa ez da oso konpetitiboa. Honek gure prezioa igotzera behartu gaitu.

A. Automozioaren krisiak gogor astindu du forja, azken batean sektore hau da zuen bezero nagusia. Gainditu da egoera hau?

J.C.G. Gure merkatuaren % 70etik gora automozioan kokatzen da. Eskaera asko murriztu zen 1992tik aurrera. Badirudi, Espainiako Gobernuaren «Renove» programarekin egoera hau gainditu dela nolabait, baina oraindik ibilgailu industrialen sektorea ez da gehiegi hobetu. Apurka hobetuz doa.

A. Sektorearen berregituraketa, talde handien sorrera, forjak dituen arazoen irtenbidea da?

J.C.G. Forja oso sektore heldua da eta elementu diferentziatzailea lortzea benetan zaila zaigu. Bestetik, egin beharreko inbertsio teknologiek dirutza izugarria eskatzen dute, konpetentzia oso gogorra da eta automozioaren talde handiei zerbitzuak eskaintzeak ahalmen handia eta azpiegitura komertzial sendo eta indartsua izatera behartzen du. Zerbitzuok eskaintzea ezinezkoa da enpresa txikientzat, eta behar hau betetzera datoz talde handiak.

A. Honek ez al du ekarriko enpresa txiki eta ertainen desagerpena?

J.C.G. Ez derrigorrez, azken urteotan espezializatu diren enpresa hauek aurrera aterako dira, baina premiazkoak ziren inbertsio hauek egin ez dituztenak desagertuko dira, ez talde handiak sortzeagatik, baizik eta merkatura ez direlako egokitu.

Myriam Gartzia

23

Gaiez\Ekonomia\Industria\Siderurgia

Pertsonaiaz\GONZALEZ8

Egileez\GARTZIA3\Ekonomia

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1490
 
azala1489

1491 zenbakia.
1994ko uztailaren 10a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza