Astekaria

 Elkarrizketak 

Euskal Herriko kulturaren bilaketa

Irudia

Joxi Goikoetxea


1490. alea
1994-07-03
alde 0    kontra 0

Euskal kulturari buruzkoak Eugenio Arraizarekin

Euskal Herriko kulturaren bilaketa

Eusko Kultur Gaiak saila zabaldu da UEUn Eugenio Arraizaren eskutik

Aspaldi sumatu zuen Eugenio Arraizak euskal kultura definitu beharrean zegoela. Hau dela eta, Udako Euskal Unibertsitatean berria izango den Eusko Kultur Gaiak saila bultzatu du, bere inguruan dauden datuak bilduz Euskal Herriko kulturaren definizio objetiboa egin asmoz.

DATORREN UEUko Iruñeko ikastaldian Eusko Kultur Gaiak izeneko ikastaroa ematea proposatu du Eugenio Arraizak. Horrela, hainbat gai aukeratu ditu _Historia, Geografia, Gizarte eta Ekonomi Zientziak, Zuzenbidea, Natur Zientziak eta Osasuna_ egitura honen bidez lantzeko: lehenik ikuspegi orokorra zehaztu, ondoren bibliografia banatu eta komentatu, eta azkenik gaiaren atalez ataleko azterketa sintetikoa egitea.

Eusko kultura definitzea da Arraizaren kezka nagusia.

«Filosofikoki definitu baino, mugatu eta zehaztu zertaz osaturik dagoen».

Bere ustez, kulturaren transmisioa apurtu egin da gure gizartean. Garai batean, kultura herrietan eta familietan igortzen zen; hiriak nagusi dituen gizarte honetan komunikabideak eta irakaskuntza dira igorleak.

«Hau dela eta, ez daukagu berezko kulturarik. Jasotzen dugu Espainia edo Frantziako kultura, eta gurea sentimenduan geratzen da ahantzita. Sentimenduak ezin dira transmititu, datuak bai».

Beraz, gure kulturaren berri izateko beharrezkoak dira datuak Eugenio Arraizarentzat. Saileko gai bakoitzean datuetan oinarritutako hausnarketak egitea proposatzen du. Medikuntza arloan, adibidez, zenbat mediku izan diren, zein botika erabiliak izan diren, nondik norakoa izan den antolaketa aztertzea izango litzateke lan metodoa.

Ikerlan izugarria

Horretarako, arlo bakoitzean protagonista izan diren izenak zehaztu behar dira, eskolak, baliabideak... Eginkizuna mardula dela onartu, eta aurten azterketa xumea egiteko asmoa du Arraizak, datuak kokatzen, sailkatzen, mailak zehazten, eta arloetan egon litezkeen hutsuneetan ikerketa eginez.

«Ikerlana izugarria dago. Arlo batzuetan ez dago bibliografiarik. artxibategiak daude baina bildumarik ez. Euskal Herriko kultura ez dago antolaturik».

Euskal Herriko kulturaren estatusa eta korpusa, Euskal Kultur Gaiak-en bi atal dira. Arlo bakoitzean Euskal Herriko kultura nola dagoen da estatusa. Historian aroak, garaiak, ikerlanak eta bildumak nahiko zehaztuta dauden bezala _Erdi Aroan euskaldun gutxi zudenez arazoak izan arren_, eta hizkuntzan ere, gainerako arlo gehienetan gorpuztu gabe dago euskal kultura. Geografian, esate baterako.

«Bere garaian ikasi genuen geografiak geografia fisikoa, politikoa eta ekonomikoa kontuan hartzen zituen. Orduan, gai bat lantzeko garaian ez dakizu geografia, ekonomia edo natur zientziari buruz ari zaren. Orduan, gure kulturaren berri emango badiogu norbaiti kokatu beharko dugu behintzat geologia natur zientzietan edo historian».

Beraz, arloren baten egoera ezagutzeko arloa gorpuztu egin behar da datuak bilduz eta atalez-atal antolatuz.

Unibertsitateak, azken batean, gizartean dagoen hutsuneari erantzuna emango lioke. Sailaren bultzatzailearen aburuz, UEUn ez da gure kultura arreta bereziz landu.

«UEUk beste unibertsitateetan, beste hizkuntzetan eman dena euskaratu egin du. Baina gure kultura ez da bakarrik munduko kultura euskaratzea. Horrek, neurri batean euskaldundu egiten du kanpoko kultura, baina gurea nola berpiztuko dugu?».

Datuen bilketa bitartez eusko kultura zehaztea da sail berriaren helburua, ikastetxeetan haurrei Euskal Herriko kulturaren berri emateaz gain komunikabideetan eusko kultura gaia behar bezala azter dezaten. Azken batean, Euskal Herriko kultura zein den jakin dezan gizarteak.

Joxi Goikoetxea

48-49

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\UEU

Pertsonaiaz\ARRAIZA1

Egileez\GOIKOETXEA7

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1489
 
azala1488

1490 zenbakia.
1994ko uztailaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza