ĞArazoa normalizatze bidean sartu dağ
Alberto Irazu
Luis Mari Bandres EBBko kideari elkarrizketa
ĞArazoa normalizatze bidean sartu dağ
Luis Mari Bandres, Euzkadi Buru Batzarreko kidea:
ARGIA. Nola baloratzen duzu lorturiko akordioa?
LUIS MARI BANDRES.
Oso positiboki. Lehendik bagenuen irratia eta telebista euskaraz, eta egunkaria ere bai, baina proiektu horrekiko bazeuden halako susmo edo aurriritziak. Hori guztia normalizatze bidean sartu da.
A. Eusko Jaurlaritzak ordezkaria izango du ĞEuskaldunon Egunkariağren administrazio kontseiluan. Zer etor daiteke hortik?
L.M.B. Lehen aipatu dut horrelako kezka edo aurriritziak izan direla, oraingo partaidetza hori horiek uxatzeko baliagarri baldin bada gauzak ondo joango dira. Ez dut esan nahi ĞEuskaldunon Egunkariağn orain arte gauzak gaizki joan direnik, ni harpidea naiz betidanik... baina aurriritzi batzuk uxatzeko baliagarri baldin bada ona izango da.
A. Produktua bera indartu eta helmuga berriak jartzea al da helburua?
L.M.B. Beti nahi izan duguna kalitatezko egunkaria bultzatzea izan da. Elkarlanean, gauzak idazten-eta, ari ginen lehendik ere. Ni alderdi batekoa naiz, ezin dut administrazioaren lekuan jarri. Alderdian laguntzeko prest gaude.
Alberto Irazu
33
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EAJ
Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Egunkariak\Egunkaria\Pertsonak
Pertsonaiaz\BANDRES2
Egileez\IRAZU1\Komunikabid
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.