Astekaria

 Elkarrizketak 

Arantxa Iturbe: «Goizez hainbeste urtez aritu ondoren, batek izaten dugogoa gauez aritzekoa»

Irudia

Amagoia Iban


1490. alea
1994-07-03
alde 0    kontra 0

Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko esatariari elkarrizketa

Arantxa Iturbe: «Goizez hainbeste urtez aritu ondoren, batek izaten dugogoa gauez aritzekoa»

Euskadi Irratiko langilea aspaldidanik, profesional polifazetikoa dela esan daiteke tolosar honetaz. Negu osoan «Goizean Behin» irratsaioan aritu ondoren, udako programazio berrian «Gau Lehena» du txokoa. Bere irrati-nobela ere entzun daiteke udaldi honetan. Guzti horrez gain, idazteko tartea ere hartzen du.

ARGIA. Zer egiten zuen Arantxak goizean behin?

ARANTXA ITURBE. Oso goiz jaiki, oso goiz lanean sartu, eta egun guztia, goiz eta arratsalde, «Goizean Behin»en inguruan pasatu.

A. Zer moduzkoa izan da zure lehen gaua?

A.I. Oso atsegina, oso gonbidatu atsegina izan nuelako eta munduko gauzarik inportanteenaz hizketan aritu ginelako. Aurreneko aldiz hiru ordu laurden izan nituen zeruaz, lurraz eta infernuaz hitz egiteko.

A. Zein ordutan gelditu zaizu erlojua aldaketarekin?

A.I. Ordu aldaketa nabarmena izan da, baina ongi moldatzen naiz. Ez da gauza zaila. Goizez hainbeste urtetan aritu ondoren batek izaten duelako halako irriki berezia egunen batean gauez aritzekoa. Desio horrekin bakarrik, lehen astean, primeran.

Gainera, astean behin izaten dut lana gauez. Ez dut inolako arazorik nire erloju biologikoarekin.

A. Euskadi Irratiak asmatu duen eguneroko milioi erdi pezetako saridun lehiaketaz zer diozu?

A.I. Musu truk milioi erdi jasotzea? Ez dut behar, baina hartuko nuke gustura eroriko balitzait, bila joan gabe.

A. «Maite, Maite, Maitia» berriro egingo diozu zure irrati-nobelaren bitartez entzuleari.

A.I. Ez dut entzun, baina berriro hasi direla uste dut, bai. Ez nituen ezagutu garai bateko erdarazko irrati-nobela famatuak, baina lan hau enkargatu zidatenean oso interesgarria iruditu zitzaidan euskaraz egiteko, eta oso ongi pasatu nuen egiterakoan.

A. Lankide talde zabala duzu. «Maite, Maite, Maitia»k al dituzu horiek ere?

A.I. Lankide diren neurrian, lankide maite, maite, maiteak.

A. Besteen oporraldia arintzea helburu duenak izango al du oporrik?

A.I. Programa batzuk grabatu eta tartetxo bat hartzea espero dut. Orduan, ez dut ezer egin nahi, botata egon besterik ez.

AMAGOIA IBAN

63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Euskadi irr\Esatariak

Pertsonaiaz\ITURBE7

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1489
 
azala1488

1490 zenbakia.
1994ko uztailaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza