Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-06-19 -- 1488.zenb

Mikel Olazabal: ĞETBn kirol asko ematen dugu, baina saturatu gabeğ

Amagoia Iban

argazkia

Mikel Olazabal ETBko aurkezleari elkarrizketa
Mikel Olazabal: ĞETBn kirol asko ematen dugu, baina saturatu gabeğ
Munduko Futbol Txapelketa, Wimbledon-eko Tenis Txapelketa, Frantziako Tourra, Adiskidetasun Jokoak, arraun denboraldia, Munduko Pilota Txapelketa... Urez beharrean kirolaz blai datorkigu udaldia ETBn. Kirola gustuko ez dutenek, telebista ikustea ez den beste zerbait egin ahal izango dute, baina Mikel Olazabalek ez. ETBko kirol arduradun izatearen desabantailak...

ARGIA. Eurosport euskalduna egiteko asmoa duzuela dirudi azken aldian hainbeste kirol emanaldirekin.

MIKEL OLAZABAL. Euskalsport egingo nuke, gehienez. Eurovisionen egongo bagina ahal izango genuke. Beste kontu bat da programazio kriterioa. ETB-1en garrantzitsuak dira kirol emanaldiak. Hala eta guztiz ere, bada beste gauza batzuetarako lekua ere. Zer gertatzen da? Goi mailako kirol emankizunak jarraian baldin badaude, normala da guk hutsik ez egitea. Ez luke logikarik batzuk bakarrik emateak. Kirol asko ematen da, baina saturatu gabe.

A. Nola hartuko duzue Munduko Futbol Txapelketa?

M.O. Espainiako selekzioko euskaldunak, asko direla gainera, jokalari zein talde teknikoan, interesatzen zaizkigu. Euren jarraipena egingo dugu. Baita Boliviako selekzioarena ere, bertan beste euskaldun bat baitago, Xabier Azkargorta. Iparramerikarren futbol ikuspegia ere adierazi nahi dugu.

A. Zein talde da zure faboritoa?

M.O. Alde batetik, Brasil ikusten dut, baina Camerunek irabaziko balu ez nintzateke goibelduko. Europarren artean, Italia eta Alemania ikusten ditut ondoen.

A. Guerrero ala Bakeroren gol bat nahiago?

M.O. Bakerok dejadatxo bat egin buruz eta Guerrerok sartutakoa. Biak oso gogoko ditut. Goi mailakoak dira.

A. EEBBetako Mundiala edo Athleticeko hauteskundeak?

M.O. Mundualari buruz egingo dugun lana jendeak ez du hain estu aztertuko. Athletici buruz egin duguna ona eta zehatza izan dela uste dut, baina kanpokoari buruz ez da hain zorrotz aritzen.

A. Kirolari frustratua den kazetaria al zara?

M.O. Kirol kazetari guztiak horrela garela diote. Egia esan, azken bolada honetan gutxixeago. Garai batean bai, korrika eta bizikletan ibiltzen nintzen.
AMAGOIA IBAN
63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\OLAZABAL3
Egileez\IBAN1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan