Astekaria

 Elkarrizketak 

Manu Gil: "Ez dugu alderdikeria eta pertsonalismoetan erori nahi"

Irudia

Amagoia Iban


1487. alea
1994-06-12
alde 0    kontra 0

Manu Gil, "Txoko latex" saioko zuzendariari elkarrizketa

Manu Gil: "Ez dugu alderdikeria eta pertsonalismoetan erori nahi"

Deustuar hau duela bi urte ari da "Txoko-Latex" lan taldearen zuzendari legez. Irakaslea berez, zortzi urte daramatza jada komunikazio munduan. "Ganbaran Bai" saioan atal labur bezala sortu zen ideia, asteroko programa bilakatu da denborarekin, Euskal Herriko pertsonaia publikoak modu garratz-gozoz `txokolatez' tratatu asmoz.

ARGIA. "Spitting Image" saio britainiarraren ondotik sortutakoa da zuena. Hemen funtzionatu egin du formula berak, beste leku batzuetan ez bezala. Zein izan da arrazoia, zure ustez?

MANU GIL. Geure buruez barre egiteko ahalmenean datza gakoa. Ziur nago beste herri batzuek baino askoz handiagoa dugula. Gainera, kolektibitatearen emaitza dela uste dut, ez gure saioa ona delako. Saioa ona izan arren jendeak barre egiten ez baldin badaki, jai da.

A. Hemengo pertsonaia publikoek ere ba al dute gaitasun hori?

M.G. Baietz uste dut. Denetarik entzun dugu. Txaro Arteaga, adibidez, bere pertsonaia modu matxistan tratatzen dugula zioen. Jon Idigoras, berriz, oso gustura agertu da bere panpinarekin. Beti baikor hartzen dute, ez erasotzat.

A. Azken aldian zuen saioko atal batek sortarazi duen iskanbilaren arabera ez dirudi horrela.

M.G. Gurea umore saioa dela gogoratuko nuke. Inor mintzeko nahirik ez dugula, panpinen bitartez. Alderdikeria eta pertsonalismoetan ez dugu erori nahi. Norbait mindua sentitu baldin bada, barka diezagula, baina ez dut arrazoi garbirik ikusten. Uste dut, gainera, beste hainbat gai tratatu izan ditugula, hau bezain garrantzitsuak, eta orain arte ez da arazorik izan. Oso egoera ezerosoa da.

A. Zenbat dute gozotik zure pertsonaiek, eta zenbat garratzetik?

M.G. Hori ikuslearen araberakoa da. Guri oso gozoa iruditzen zaigu, baina izango da garratz punttua hartuko dionik ere. Umore eta jatortasunez hartzen jakin behar da.

AMAGOIA IBAN

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Zuzendariak

Pertsonaiaz\GIL2

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1486
 
azala1485

1487 zenbakia.
1994ko ekainaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza