Astekaria

 Elkarrizketak 

«Tristea da podiumera igo ondoren bulegoetan diru eske ibili beharra»

Irudia

Myriam Gartzia


1486. alea
1994-06-05
alde 0    kontra 0

Herri Torrontegi motoristari elkarrizketa

«Tristea da podiumera igo ondoren bulegoetan diru eske ibili beharra»

HERRI TORRONTEGI

Orainsu Austriatik etorri da. Laster Alemaniara joango. Mutil zintzo aurpegia duen Herri Torrontegik abiadura du grina, eta Angel Nietok `motor aurpegia' ezizenaz bataiatu zuenean bazekien zertan ari zen. Zirkuituetatik kanpo, baina, hainbat gauza ikasi ditu Herrik, jakin bai baitaki bere profesioa eta ilusioa aurrera eramateko dirua behar dela.

ARGIA. Zure anaia batek piztu zuen zugan zaletasuna. Nolatan?

HERRI TORRONTEGI. Alejandroren eskutik sartu nintzen motorraren munduan. Gaztetxo nintzela maiz laguntzen nion lasterketetara, berak ordurako parte hartzen baitzuen. Horrela ernaldu zen nigan motorzaletasuna. Orain, berriz, familia osoarengana hedatu da Alejandro eta bion eraginez. Eta beti izan dugu etxekoen laguntza. 7 urte nituenerako, kasu, gazte mailako trial txapelketatan parte hartzen hasi nintzen. Familiak eta Alejandrok zeresan handia dute nire kirol bilakaeran.

A. 1985ean Mundu Txapelketako lasterketa batzuetan parte hartu zenuen, 18 urte zenituela. Nolakoa izan zen urrats hori?

H.T. Alejandrok asko lagundu zidan. 1984ean gazte mailako lehiaketan hasi ginen, eta urte horretan bertan Espainiako Junior Txapelketa irabazi nuen, 80 eta 125 zk-en mailetan. Emaitza horien ondorioz erabaki genuen motorraren munduan buru-belarri sartzea. Mundu Txapelketarena, berriz, Carlos Cardusen laguntzari esker etorri zen.

A. Diotenez, krisi ekonomikoa nabarmena da motorraren munduan ere. Zein da egoera zehatza?

H.T. Zirkuituetan benetako irudi tristeak ikusten dira. Batzuek ilusio handia eta diru gutxi dute, eta beste batzuk negozio bila joaten dira. Mundu honetan, ez baduzu babesle egokirik, ez duzu zer eginik. Babeslerik gabe ez dago lasterketarik.

Krisia izugarri nabarmentzen da motorraren munduan. Kontaezina da zenbat lan eta ordu erre behar diren ibili ahal izateko. Guri dagokigunez, ekipoa eta motorra ondo prestatzen saiatzen gara, baina egia da ezin dugula nahiko genukeen guztia egin. Ilusioa eta egoskortasunagatik ez balitz, aspaldi utzia izango nuke mundu hau.

A. Horrek esan nahi du merezi duzun konfiantza ekonomiko osoa ez duzula lortu?

H.T. Gaur egun ditudan babesleei zor diet dena, Jerezeko podiuma ezinezkoa bailitzateke euren laguntzarik gabe. Nahiko tristea da podiuma lortu eta lasterketa eta gero bulego batean sartzea behar dituzun laguntza ekonomikoak lortzeko. Arrotza egiten zait bulego lanetan aritzea, diru eskean beti. Gezurra dirudi, aurreko mundu txapelketan bederatzigarren geldituta, eta aurten ere mundu txapelketan parte hartuta eta hainbat gauza egin eta gero, Euskal Herriko ordezkari bezala horrela ibiltzea. Eta horrela diot, nire iritzi apalean, azken batean gutxien hitz egiten duena lasterketak irabazten ari delako.

Badakit kirol honek aurrekontu altuak behar dituela; gurea, adibidez, 50 milioi pezetakoa da; baina ez dut uste hain garestia denik lortzen ditugun emaitzei erreparatuta. Oraingoz, aurrekontu honen % 70 lortu dugu eta honekin aurrera egiten dugu. Hala ere, ez dut nahi negarti itxura saldu, beti diru eske nabilela esanez eta abar. Nik badakit errentagarritasuna eskaintzen dudala, eta hain zuzen hori da trukean ematen duguna.

A. Hau da, laguntza ekonomiko handiagoa izanez gero, lasterketa gehiago irabaziko zenituzkeela.

H.T. Beti abiatzen naiz dudan guztia ematera, % 100; baina argi dago harreman publikoak, bulego lanak, entrenatzea eta lasterketak, dena batera eramatea oso zaila dela. Ate asko itxi dizkidate... Eskerrak lasterketetara heltzen naizenean dena ahazten dudan!

Eta ez da hain erraza, sarritan lasterketa hasi baino lehen telefonotik zintzilik baitzaude azkenengo kontuak lotzen. Etengabe ibili behar duzu proiektu berriak saltzen.

A. Harrobiak badu aukerarik kirol honetan?

H.T. Oso zaila da, egungo egoerak eta kirolak berak sakrifizio handia eskatzen dute, aurrekontua itzela baita. Baina gogor ekinez gero, emaitzak lor daitezke eta hauek dira zure aurkezpen agiria. Esaten dute lortu behar den lehenengo gauza motor on bat dela. Ez da hori nire iritzia. Neure ustez, norberaren balioa erakusteko aukera behar da: ona baldin bazara fruituak jasoko dituzu.

A. Hala ere, kirol hau asko profesionalizatu da azken urteotan. Hobera egin al du?

H.T. Zirkuituan gauzak asko aldatu dira, baina egoera hain txarra izanik profesionalizazio horren sari ekonomikoa oso urrunekoa da.

A. Jerezen lortutako 3. postua lagungarria izan da?

H.T. Ez dakit. Zure burua saltzeko ez dakit lagungarria den podiuma lortzea, 3. postu hori irabazi arren ez dugulako ezer gehiago lortu.

Kirol mailan, aurretik ezarritako helburua erdiestea adierazten du. Eta noski, harrotasuna. Gainera, Jerezen lortzea gozamen bikoitza da, bertan zaletasuna handia delako. Horrek asko laguntzen du.

A. Abiadurak berez dakarren arriskuagatik, jende askok uste du kirol honetan zabiltzaten gehienak burutik jota zaudetela. Hala al da?

H.T. Kirol hau ezagutzen ez dutenek esaten dute hori, baina egia da pentsamolde zabaldua dela. Ez da horrela; aitzitik, oso desberdina dela esango nuke. Prestatuta gaude fisiko eta psikologikoki, froga desberdinak egiten ditugu. Motor baten gainean jartzen zarenean burua hotz izan behar duzu, arretaz eta erne ibili beharra dago, zentzumen denak egiten ari zaren horretan jarrita. Ez da abiadura handian joatea soilik, hainbat gauza kalkulatu behar dira.

Arriskuak asko erakartzen nau... 200 Km/orduko abiadan ibiltzea izugarria da! Hala ere, lortu dudan abiadura handiena 270ekoa izanagatik ere, lasterketan ari zarela ez dirudi hainbestekoa denik. Horrek, nolanahi ere, ez du hainbesteko garrantzia, bihurgunea nola hartuko duzun baizik.

A. Zer darabilzu buruan lasterketa hastera zoazela?

H.T. Une hori erabakigarria da. Motorista bakoitzak estrategia desberdinak lantzen ditu nahiz eta aurretik berotze ariketetan dena erabakita egon. Pertsonalki nahiago dut lehenengo bihurgunean zer egingo dudan pentsatzea, eta unez une aurretik zehaztutako estrategia aurrera eramatea.

A. Diotenez, ikurrinarekin atera zinenetik arazoak izan dituzu babesleak eta laguntzak lortzeko. Kritikak ere gogorrak izan ziren.

H.T. Ez dakit horregatik izan den, baina harro nago horretaz. Nire kirol bilakaeraz harro nago eta asko ikasi dut hasi nintzenez geroztik. Alegia, gauzak baloratzen ikasi dut, kirol emaitzak eta bestelakoak neurtu eta baloratzen. Kritikak bere horretan uzten ere bai.

Dena den, esan behar dut politika ez dela nire interesekoa. Duela gutxi Jerezen, esaterako, ikurrina eta Espainiako bandera atera ditut, eta kitto. Aurrekoan, Jerezen, soilik ikurrina atera nuenean, bertako pertsona asko minduta sentitu ziren. Espainiako bandera ateratzen dut mundu mailako motoziklismoan Espainiako ordezkaria naizelako, eta ikurrina ateratzen dut euskal herritar sentitzen naizelako.

A. Mundu txapelketa honetan duzun helburua lehenengo bosten artean gelditzea da. Nola doa?

H.T. Hori neuk jarritako helburua da, eta babesleei agindutako marka, eta Jerezen lortutako podiuma ildo horretatik doa. Ditugun baliabideekin lorpen garrantzitsua izan daitekeela uste dut. Gainera, mundu txapelketan zerbait egiteko lehenengo bosten artean ibili behar duzu.

Astebururo plazara irten behar duzu, eta batzuetan _Jerezeko lasterketan bezala_ ondo ateratzen da, eta bestetan ez hain ondo. Salzburgring-en gauzak ez ziren ondo atera, baina kirol honetan ausardia hori izan behar da, gauzak gaizki ateragatik ere. Aurrera egiten ikasi dut, motorra nire ilusiorik handiena delako.

Myriam Gartzia

34-38

Gaiez\Kirola\Motoziklism

Pertsonaiaz\TORRONTEGI1

Egileez\GARTZIA3\Kirola


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | dr davidson mark | 2010-08-14 12:01:14


    necesito una ayuda financiera
    ¿Está usted en busca de un préstamo de fiar? ¿Cansado de búsqueda de préstamos e hipotecas? ¿Ha sido rechazado por su banco porque usted tiene mal crédito? usted no sabe qué hacer? Dios ha enviado a un hombre que le ayude con asistencia.También financiera puede contactar con nosotros a través de drdavidsonloancompany@gmail.com si usted está en necesidad que usted tiene que completar el formulario de yhe.

    Los prestatarios INFORMACIÓN:


    NOMBRE DEL PRESTATARIO :.............

    UBICACIÓN DEL PRESTATARIO :........

    LUGAR DE TRABAJO :.........

    CANTIDAD NECESARIA ......

    DURACIÓN DEL PRÉSTAMO :.......


    Next of Kin :......


    NÚMERO DE TELÉFONO ;.......

    USTED LLEGAR TODOS CON BANCO DE LA INFORMACIÓN


    Saludos cordiales
    Paul Smith mr
    correo electrónico a través drdavidsonloancompany@gmail.com

azala  
azala1485
 
azala1484

1486 zenbakia.
1994ko ekainaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza