Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-06-05 -- 1486.zenb

«Ardoaren erreforma kolpe berria da»

Myriam Gartzia

argazkia

Paul Nicholson-eri elkarrizketa Ardoaren erreforma berriari buruz
«Ardoaren erreforma kolpe berria da»
Paul Nicholson, EHNEko ordezkaria
Pasatu den ostegunean Brusselan Nekazaritza komisarioa den Steichel-ekin bildu zen Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko Paul Nicholson. Datorren udazkenean onartzekoa den ardogintza arloaren erreforma mintzagai, zer esan handia emango duena.

ARGIA. Nolakoa izan da Steichelen jarrera zuen proposamena aurkeztu duzunean?

PAUL NICHOLSON. Erreformaren defentsa egin du. Berak azaldu digunez, erregioek konpetentzia handiak ditugu baina kontuan hartu behar dugu Europako erregioak oso desberdinak garela eta edozein programa egiteko aukera badaukagu ere, beti erreformaren mugetan kokatu behar dugula; hau da, produkzioa % 20 murriztu behar dugula. Notizia oso eskasa da.

A. Hala ere, ardogintza arloaren erreforma Iparraldeko herrialdeen onerako da, produkzio industrialen aldekoa.

P.N. Bai, eta horregatik esan diogu ados gaudela % 20ko murrizketarekin, baina non eta nola egin den gogoan hartuz. Hau da, Alemanian hektarea bakoitzeko 112 hektolitroko produkzioa dute; gurea, aldiz, 40 hektolitrokoa da. Hala ere, eta gurea kalitatezko ardoa izanik, % 20ko murrizketa egiteko beharrean gaude erreforma hau dela eta. Ardoaren erreforma kolpe berri bat da.

A. Zeintzuk dira erreforma honek ekarriko dituen ondorioak?

P.N. Honek izugarriko eragina izango du Euskal Herri osoan, Arabar Errioxan batipat, non 2.000 hektarea desagertaraziko dituen. Nafarroan Gobernuak laguntzak ematen ditu esplotazioak uzteagatik. Gipuzkoan eta Bizkaian txakolinaren produkzioa dexente murriztuko da; Iparraldean ere egoera antzekoa da, bertako produkzioak txikiak eta kalitatezkoak direlako. Bestetik, tresna hauxe, produkzio txiki eta kalitatezkoei larri eragitea, fruta eta barazkiekin erabiliko da, Steichelek kontrakoa esan arren.

A. Zein da alternatiba?

P.N. Europa honek garamatzan industrializazioa eta intensifikazioa ekiditea, ingurugirorako eta produktuen kalitaterako hobeak izango diren baliabideak erabiliz. Adibidez, ardo kuota hektareako 100 hektolitrora jaistea.
Hala ere, oraindik denbora dugu presio politikoa eta sindikatu alorrekoa egiteko, datorren udazkena arte. Euskal gobernuek presio politikoa egin behar dute gure produktuen defentsan.
Myriam Gartzia
21

Gaiez\Gizartea\Iharduerak\Ardogintza
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\EHNE
Pertsonaiaz\NICHOLSON1
Egileez\GARTZIA3\Ekonomia

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan