Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-05-29 -- 1485.zenb

«Burtsako inbertsorea kontserbadorea da»

Myriam Gartzia

argazkia

J.L.Danborenea,Bilboko Burtsako Kontseilari-Zuzendariari elkarrizketa
«Burtsako inbertsorea kontserbadorea da»
J.L. Danborenea, Bilboko Burtsako kontseilari-zuzendari nagusia
Errekorra ezarri zuen iaz Bilboko Burtsak, mugitutako diru kopurua bilioi bat pezetara (43,5 miliar libera) heldu baitzen. Aurtengo jarduera nahiko baikorra da, azken bi hilabeteotan Espainian bizi den krisi politikoaren ondorioak jasan arren.

ARGIA. Bilboko Burtsak nahiko emaitza onak izan ditu azkenotan. Zein da arrazoia?

J.L. DANBORENEA. 1989an birmoldaketa sakona abiatu genuen eta badirudi honen fruituak jasotzen ari garela. Informatikoki prestatu genuen burtsa, langileen formazioa hobetu, zerbitzuak hobetu eta berriak eratu ditugu, kontu anotazioak kasu... Egon dira, bestetik, faktore batzuk, errenta finkoaren interes tasen jaitsiera, adibidez. Honek ondorio baikorrak eta ezkorrak ekarri ditu, logikoki errenta finkodun merkatua jaitsi egin da, baina bestetik errenta aldakorra asko hobetu da.

A. Apiriletik aurrera atzerakada txiki bat nabaritu duzue. Krisi politikoaren ondorioz?

J.L.D. Nabaritu da. Burtsako inbertsorea kontserbadorea da, jakina, bere dirua jokatzen duelako. Beraz, honelako iskanbilek eta Estatu mailako politikaren definizio ezak atzerantz botatzen dituzte inbertsioak.

A. Joan den astean Euskobonoen suskripzio epea zabaldu zen; zer garrantzi dute Bilboko Burtsan?

J.L.D. Iaz lortutako kopurutik, bilioi bat pezeta, % 37 inguru ziren. Oso ehuneko garrantzitsua da.

A. Aholkularitza gero eta garrantzitsuagoa da inbertsioen munduan, nolakoa da agentzien bitartekaritza?

J.L.D. Argi dago inbertsoreak ezinbestekoa duen zerbitzua dela. Gaur egun ezinezkoa da dauden inbertsio guztiak menderatzea. Agentzien liberalizazioa burutu zenetik, gainera, zerbitzu onenak eskaintzen saiatzen dira, eskaera eta eskaintzaren legearen menera.

A. Enpresa ertainak eta txikiak burtsan kotizatzeko proiektu bat eratu zen duela bi urte. Zertan dago?

J.L.D. Proiektuaren helburua zen finantzaketa iturri berriak bilatzea, enpresa ertainei begira batipat. Interesgarria izan daiteke enpresa hauentzat mailegu eta kredituez gain burtsako finantzaketa bilatzea, baina une honetan, krisi ekonomikoa dela medio, proiektu berriei aurre egitea zaila da.

A. Etorkizun eta aukeren merkatuak nahiko gauza berria dira, euskal inbertsorea animatuko al da parte hartzera?

J.L.D. Dagoeneko parte hartzen ari da, agentzietan merkatu hauetan adituak eta espezialistak diren pertsonak dituztelako. Interes handia sortu dute merkatu hauek, nahiz eta oso konplexuak izan. Hauetan parte hartzeko konfiantza handiko aholkulariak behar dira, honezkero izan baitira hainbat operazio txar.
Myriam Gartzia
23

Gaiez\Ekonomia\Burtsa
Pertsonaiaz\DANBORENEA1
Egileez\GARTZIA3\Ekonomia

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan