Astekaria

 Elkarrizketak 

«Baieztapen ekonomikoak eztabaidatu nahi ditugu»

Irudia

Myriam Gartzia


1484. alea
1994-05-22
alde 0    kontra 0

E.Lertxundi,Ipar-Hegoa Lan Formaziorako Fundaziokoari elkarrizketa

«Baieztapen ekonomikoak eztabaidatu nahi ditugu»

Eduardo Lertxundi, Ipar-Hegoa Lan Formaziorako Fundazioko arduraduna

Pasatu den astean fundazio berria aurkeztu zen Iruńean: Ipar-Hegoa Lan Formaziorako Fundazioa. Unibertsitateko irakasle eta ekonomilariak bildu ditu bere baitan, eztabaida sozial, sindikatu arlokoa zein ekonomikoan sakontzeko.

ARGIA. Ipar-Hegoa nola sortu da?

EDUARDO LERTXUNDI. Ipar-Hegoa Fundazioaren ideia LABetik sortua da eta honen asmoa gizarte, lan eta ekonomi esparruan ari direnak fundazioaren inguruan biltzea, bereziki antolaketa zehatzik gabe edo sindikatu baten barruan egon gabe dihardutenak. Esparrua zabaldu eta ikerketa zehatzak egin nahi ditugu eta honen bidez formazioa bultzatu, formazio profesionala, sindikala zein soziala, denak ikuspuntu sozio-ekonomikotik, Euskal Herri osoa oinarri hartuta. Formazioa bultzatzea da gure helburu nagusia, ikastaro, forum, hitzaldi, ikerketa eta beste mota honetako tresna batzuen bidez.

A. LABeko fundazioa da ala maila autonomoan moldatzen da?

E.L. LABek hasierako kapitala jarri du, baina fundazioa zuzentzen duen patronatoan mota guztietako jendea ari da eta LABen ordezkaritza minimoa da; hau da, 12 kideren artean LABek bi ordezkari ditu. Gainerakoak independenteak dira, aholkularitzetan edo unibertsitatean aritzen direnak eta beste sindikatu batzuetan parte hartzen dutenak.

A. Zeintzuk dira lehentasunak ikerketa mailan?

E.L. Lehentasuna duten gaiak, patronatoaren ustez, euskal esparru sozio-ekonomikoa, politika sozialak, lanbide heziketa eta lanaren demokratizazioa, hau da, lana eta ekonomia sozialaren arteko harremana aztertzea dira.

A. Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremana nola estutzen da zuen ikuspuntutik?

E.L. Oraingoz, Iparraldeko beste bi pertsonaren bila gabiltza patronatorako. Guretzat Iparraldeari buruzko jardunaldiak antolatzea, bertan, epe ertaineko helburua da. Gure espazio sozio-ekonomikoa Euskal Herria da eta edozein pertsona eta erakundek sarbidea du. Ekarpen hauen bidez, gaur egun egiten diren hainbat baieztapen sakondu eta eztabaidatu nahi ditugu. Enplegu politika eza eztabaidatzea, Europan kolokan dauden politika sozialak, estatu gabeko Europako nazioen papera zein den eta zein izan beharko lukeen...

A. Lehen pausoa asteburu honetan Iruńean egingo den «Europaren eraketa eta euskal langile mugimendua» izeneko foruma dugu.

E.L. Zenbait tesi aurkeztu nahi ditugu eratzen ari den Europari buruz eta gaur egun baieztapen bezala aurkezten diren zenbait gai eztabaidatu. Azken eguna, maiatzak 22, izango da bereziki interesgarria, Europarako hautagaiekin mahaingurua baitago.

Myriam Gartzia

25

Gaiez\Ekonomia\Lana\Besteak

Pertsonaiaz\LERTXUNDI6

Egileez\GARTZIA3\Ekonomia

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1483
 
azala1482

1484 zenbakia.
1994ko maiatzaren 22a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza