Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-05-15 -- 1483.zenb

Txema Auzmendi: «Datu hauek izugarrizko bultzada izan dira»

Amagoia Iban

argazkia

Txema Auzmendi Herri Irratiko zuzendari ordeari elkarrizketa
Txema Auzmendi: «Datu hauek izugarrizko bultzada izan dira»
COPE etxearekin loturak eten eta iazko azaroan bakarrik ekin zion bideari Donostiako Herri Irratiak. Entzuleak galduko zituztela iragarri zuten askok, baina CIES enpresak kaleratu berri duen txosten baten arabera, guztiz kontrakoa izan da emaitza. Guzti horretaz mintzatu gara etxe honen zuzendariordearekin.

ARGIA. CIESek egin berri duen Gipuzkoako irrati entzuleen ikerketa baten arabera, duela 6 hilabete ezagutu zenuten banaketak ez dizue entzule askorik kendu.

TXEMA AUZMENDI. COPEtik banandu ginenean genituen entzuleetatik oso gutxi joan dira. Ikerketaren arabera, galera «naturala» izan dugu. COPEren entzule zirenak harekin joan dira.

A. Entzuleak mantentzea lortu duzue, beraz, baina egoera hala ere ez da onena.

T.A. Izugarrizko bultzada izan da guretzat entzulerik ez dugula galdu pentsatzea, baina publizitatearekin izugarrizko arazoak ditugu. Talde berria osatu dugu, eta oraindik martxa hartzen ari garela, oso zaila da irrati osoa mantenduko duen diru-sarrera lortzea. Gure helburua hori da: publizitate bitartez mantentzea, baina oso zailtasun handiak ditugu hizkuntza dela eta.

A. Zuen entzule gehienak euskaldunak direla dio CIESen txostenak, eta zuen emanaldien % 20 inguru besterik ez da euskaraz.

T.A. Hori da azken sei hilabeteotan garbi ikusi duguna. Euskaraz eginagatik ez dugula entzulerik galduko, eta gero eta presentzia handiagoa eskaintzearen aldeko planteamendua badugu, nik behintzat. Dugun taldeagatik, egin dezakegu gainera.

A. Gizonezkoak eta hezkuntza maila ertaina edota altukoak dira nagusi zuen jarraitzaileen artean.

T.A. Horrek bide asko ireki ditzake gainera. Gizonezkoak nagusi izatearenak, egia esan, harritu egin gaitu, normalean hona deitzen dutenak emakumeak izaten baitira.

A. Gipuzkoan bigarren zaudete audientziaren arabera. Lehenak izateko bidea nondik doa?

T.A. Lehen esan bezala, publizitatea lortzetik. Eta ilusioa mantentzetik. Alde horretatik, oso ongi etorri da txosten hau.
Amagoia Iban
63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Herri Irrat
Pertsonaiaz\AUZMENDI5
Egileez\IBAN1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan