1994-05-15 -- 1483.zenb
ARGIA. Zer moduz hartzen du jendeak Sebastian Lizaso ĞEuskaldunon Egunkariağren akzioa-saltzailea?
SEBASTIAN LIZASO. Ondo hartzen naute, baina hartzearekin bakarrik ez dugu ezer egiten. Une honetan udaletxeetara jotzen ari gara, eta ondoren herri mailan hasiko gara. Udaletxeetan oro har harrera ona izan dugu, eta batek baino ez digu ezezkoa eman; horren ondoan, baina, asko izan dira dagoeneko akzioak erosteari baiezkoa emandakoak.
A. Akzioak erosten dituztenek ĞEuskaldunon Egunkariağren erabaki guneetan parte hartzeko aukera izanen dute. Jabetze al da eroslea akzioa erosteak dakarrenaz?
S.L. Bi ikuspegi nagusi dira, batetik horretan erabat sartzeko prest daudenak, eta bestetik diru-laguntza soil bezala ulertzen dutenak. Akzio zabaltze honen bitartez, baina, partaidetza hori zabaldu egingo da noski.
A. Diru irabazirik emango ez duten akzioak dituzu hauek. Zein doinuz baliatzen zara saltzeko?
S.L. Enpresa batean akzioa erosita berehalako diru etekina espero duzu; ĞEuskaldunon Egunkariağ egunero kalean ikusita, aldiz, euskararen etekina egunerokoa da. Errealitate horren bultzatzaile eta partaidea sentzitzea ez da etekin txikia.
A. Zuk akziorik erosi al duzu?
S.L. Ni akzioak egiteari utzi eta akzioak saltzen ari naiz.
Erantzunik ez dago. Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Erantzunak
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa