Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1994-05-15 -- 1483.zenb

«90eko hamarkadaren bukaerako erraminta-makina desberdina izango da»

Myriam Gartzia

argazkia

Alberto Ortueta,Erraminta-Makina Elkarteko zuzendariari elkarrizketa
«90eko hamarkadaren bukaerako erraminta-makina desberdina izango da»
Alberto Ortueta, Erraminta-Makina Fabrikatzaileen Elkarteko zuzendaria
Prozesu konplexu batean murgildurik, erraminta -makina arloak azken jarduerako datuak aurkeztu ditu. Aurtengo aurrikuspenen arabera, % 10eko hazkundea espero da. Alberto Ortueta, elkartearen buruarekin hitz egin dugu taldeen sorrera eta arloaren egoerari buruz.

ARGIA. Zein izan da taldeen sorreraren eragina arloaren bilakaeran? Egungo erraminta - makinaren egoeraren irtenbide dira?

ALBERTO ORTUETA. Enpresa taldeei buruz hitz egiteko hurrengo hilabeteetan datu zehatzagoak eta erabatekoak izango ditugu. Talde hauen helburua, bereziki, eskala-ekonomia edo dimentsiozko ekonomiak dakarren enpresa neurriaren handitzeak ematen duen abantaila lortzea da. Honek, ekoizpen baliabideak baliatzea eta koordinatzea dakarren heinean, lortzen du kostuak konpetitiboagoak izatea eta banaketa, teknologia, diseinu, prosezu eta produktuen hobetzea ahalbidetzen du.

A. Taldeen sorrerarekin, soberakinak aurrikusten dira langile mailan. Nola konponduko da arazoa?

A.O. Komunikabideek kopuru desberdinak erabili dituzte, baina oraindik zenbat langile izango diren zehazki esatea, taldeak sortze prosezuan daudela, zaila da. Negoziaketa prozesu honetan murgildurik posible da beste berrikuntza batzuk egotea, hala-nola enpresa berrien sarrera edota talde berrien sorrera. Hala ere, nazioarte mailako krisi ekonomikoa dela medio, testuinguru honetan, langile soberakinak eragin zuzena dira. Gure irizpide nagusia da soberakin hauek ahal den neurrian saihestea eta posible den neurrian aktibitate berrietarako prestatu eta birziklatzea.

A. Erraminta-makina sektore oso garrantzitsua izan da euskal ekonomiarako; itzuliko al da inoiz izan zena izatera?

A.O. Nazioarte mailako baldintza eta egoera berriei sektore eta jarduera berrituak dagozkie. 1990eko erraminta-makinak ez zuen zerikusirik 1980 edota 1970ekoarekin. 90eko hamarkadaren bukaeran izango dugun erraminta-makina erabat desberdina izango da. Garrantzitsuena da maila kopetitiboa, teknologia berezia eta berritzailea, kanpo salmentak _gaur egun salmenten % 60_, lan beharrak asetzeko dugun lanbide heziketa eta teknikari eta langileen birziklaia mantentzea eta hobetzea.
Myriam Gartzia
23

Gaiez\Ekonomia\Industria\Metalurgia\Makina erra
Pertsonaiaz\ORTUETA1
Egileez\GARTZIA2\Ekonomia

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan