Astekaria

 Elkarrizketak 

Jose Felipe Auzmendi: «Saio berriaren erritmo biziak babestu egingo nau»

Irudia

Amagoia Iban


1479. alea
1994-04-17
alde 0    kontra 0

Jose Felipe Auzmendi ETBko aurkezleari elkarrizketa

Jose Felipe Auzmendi: «Saio berriaren erritmo biziak babestu egingo nau»

Goierritarra izatez, bikoizlea ogibidez, guk pantaila aurrean erakutsi dizkigun orduengatik ezagutzen dugu. «Gezurra nagusi» saioko aurkezlea, bere lanak Euskal Herriko gazteen artean telebista aurkezlerik ezagunena bilakatu zuen, inkestek diotenez. Beste proiektu batean parte hartuko du orain ordea. «22-ra» izena izango duen lehiaketa berrian.

ARGIA. Gezurra nagusi dela jakinda... nor da Euskal Herriko aurkezlerik ezagunena gazteen artean?

J.F. AUZMENDI. Argiñano izango da. Ez, serio, gaztetxoen artean egin zen, eta gainera, inkesta hori egin zenean ez zegoen aukera handiegirik ETBn. Agirretxea ez zegoen, gazteentzako saio gehiegirik ez zegoen. Ez diot horri garrantzi handiegirik ematen.

A. Yogurra baino naturalagoa ala Danone garaikoa zara?

J.F.A. Yogurra. Besteek esan beharko dute naturala naizen ala ez, baina yogurra nahiago.

A. Orain pilota munduan sartu behar omen duzu...

J.F.A. Horrela diote. Oraindik ez dakit gauza gehiegirik horren inguruan.

A. 100 lagun izango dira publikoan, eta pertsonaia famatuek parte hartuko dute pilotari legez. Zu pilota jasotzailea ala epailea izanen zara?

J.F.A. Peloteroa, agian. Ordubeteko saioa izango da, 22 probarekin eta erritmo biziaz. Aurreko saioan ere erritmo bizia zen, eta alde horretatik nahiko babestua egongo naizela uste dut. Ez dakit, agian txapel eta guzti irten beharko dut.

A. Beste telebista kate nagusiek jada erabilia duten lehiaketa basatien formula eskuratuko duzuela dirudi.

J.F.A. Baina konparaketak zeharo desorekatuak lirateke. Hemen egingo diren probak ez dakit nolakoak izango diren, baina ekoizpena zeharo garestia izaten da normalean, eta kate espainiar baten honelako saio batek 30 milioi pezeta gastatu ahal baldin baditu ataleko, guk 30 milioirekin 40 atal egin beharko ditugu.

A. Garai batean bikoizle zinen Edertrack-en. Egun ez zaude inon, baina leku guztietan.

J.F.A. Deitzen didaten lekuetan egiten dut lan. Gaur hemendik, bihar handik. Telebistarekin berdin gertatzen zait. Deitzen baldin badidate, ondo, bestela ere bai.

Amagoia Iban

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\AUZMENDI3

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1478
 
azala1477

1479 zenbakia.
1994ko apirilaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza