Astekaria

 Elkarrizketak 

Joan Mari Irigoien: «Garai batean euskaratzen genituen filmeak orain ETB-2n daude»

Irudia

Amagoia Iban


1478. alea
1994-04-03
alde 0    kontra 0

Joan Mari Irigoienen lana itzutzaile bezala ETBko filmeetan

Joan Mari Irigoien: «Garai batean euskaratzen genituen filmeak orain ETB-2n daude»

Argitaratu berria duen «Consumatum est» eleberriaz literaturzale guztien ahotan dago, baina inor gutxik daki gizon honek Hirusoin enpresarako filmeak itzuli eta egokitzen dituela. ETB-1en ikusten dugu donostiar honen lanaren «kontsumazioa».

ARGIA. Filmeak itzuli eta egokitu, liburuak idatzi... Langile «kontsumatsua» dirudizu.

JUAN MARI IRIGOIEN. Kontsumatua baino, kontsumitua hobe esatea. Goizetik egiten dut lana filmeak ikusten, itzultzen eta egokitzen. Horretara dedikatu izan naiz orain arte. Ahal baldin badut gero eta denbora gutxiago, eta arratsaldez gure gauzetara dedikatzen naiz.

A. Euskaraz aritu zara beti. Zergatik?

J.M.I. Proposatu izan didate erdaraz egitea, baina oraingoz ez dut egin, eta ahal dudan bitartean ez dut asmorik. Orain, behar gorrian egongo banintz, badakizu...

A. Zeintzuk dira filme moldagaitzenak?

J.M.I. Bakarrizketa luzeak eta azkarrak direnean, hori da zailena.

A. Errazena edo politena?

J.M.I. «Dersu Uzala» izenekoa. Oso gustura landu nuen. Bide batez, esan nahi dut duela gutxi bota duten «The silence of the lambs» filmeari emandako propaganda ikaragarria dela. Garai batean, horrelako filmeak euskaraz egiten genituen, eta orain dena kanpora joan da. Hemen kirola besterik ez dago. Komunikazio eta ikusle kopurua aipatzen dituzte, baina hamaikatxo lagun daude filmezaleak izan eta normalizazioaren beharrean daudenak.

A. Zein da inoiz moldatu nahiko zenukeen filmea?

J.M.I. Garai batean, eta erruz, «Zorba greziarra» izenekoa gustatu zitzaidan. Gustora egingo nuke.

A. Zer nahiago, filme on bat, ala liburu on bat?

J.M.I. Liburu on bat. Filmeez eta liburuez gozatzeko prozedura desberdinak daudelako, bakoitza bere xarmarekin, baina normalean liburuena nahiago dut, irudimenarekin gehiago lotzen dudalako.

A. Zer da aisialdian egitea gustuko duzuna?

J.M.I. Naturarekin harremana izatea. Paseoak eman, lasaitasuna. Garai batean agian abiadura eta mugimendua gehiago bilatzen nituen, baina orain nahiago dut nonbaitera joan eta beste modu batera gozatzea.

Amagoia Iban

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Bikoizleak

Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\IRIGOIEN1

Pertsonaiaz\IRIGOIEN1

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1477
 
azala1476

1478 zenbakia.
1994ko apirilaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza