Astekaria

 Elkarrizketak 

Libe Agirre: «Bilbon bizi naiz, baina ahal dudan guztietan baserrira itzultzen naiz»

Irudia

Amagoia Iban


1471. alea
1994-02-20
alde 0    kontra 0

Libe Agirre ETBko aurkezleari elkarrizketa

Libe Agirre: «Bilbon bizi naiz, baina ahal dudan guztietan baserrira itzultzen naiz»

Mungia inguruan dagoen Meñakako baserri batean hazia, nekazari mundua inoiz ez du ahaztu bizkaitar honek. Horrexegatik aurkezten du «Sustraia» saioa, nekazari munduari ETBk zuzentzen dion saio nagusia. Literatur zalea, Bizkaia Irratiako langilea, kirolaz botatzen ditu lanaren estresak.

ARGIA. Sustraidun pertsonatzat al duzu zeure burua?

LIBE AGIRRE. Nahiko gogorra den arren, uste dut azken batean botatzea lortzen ari naizela.

A. Non kokatzen dituzu sustrai horiek, kalean ala baserri giroan?

L.A. Zalantzarik gabe, baserrian, bertan jaioa bainaiz. Orain dela gutxi arte bertan bizi izandakoa naiz, eta ahal dudan guztietan bertara hurbilzen naiz. Baserria aparteko gauza da niretzat. Ez da pisu bat bezalakoa. Nire ustez, baserria, etxebizitzaz gain, ola bat da, non baserritarrak lana egiten duen. Hori ez da gertatzen hirietan.

A. Hala ere, Bilbon bizi zara orain, hiri handi batean. Nola mantentzen duzu oreka hori?

L.A. Lehen esan bezala, ahal dudan guztietan baserrira joanez.

A. Nekazariei zuzendutako saio batek izango ditu baldintza zehatzak...

L.A. Hizkuntzarena, eta estiloarena, baina dena den, ez dut uste egungo baserritarrek aparteko baldintzarik behar dutenik komunikabideetan, oso ongi informatuak egoten baitira.

A. Mota guztietako egoerak eta nekazariak agertzen dira bertan. Zein izan da sektore honetaz jaso duzun inpresioa?

L.A. Duela urte mordo bat, baserrian gogor lan eginda ere, euren bizimodua atera zezaketen. Egun, Europako Elkartean sartu eta gero, oso zaila da hori, baita gogor lan eginda ere. Ustiapen handiek dute etorkizuna, ez mendi nekazariek.

A. Ordutegi nahiko berezia du zuen saioak. Nekazariei begira egina izan al da hori?

L.A. Programazioa izan da arrazoi nagusia. Hala ere, larunbateko ordutegia nekazarientzat egokia dela uste dut.

A. Zure ustez, nekazari munduak ba al du sustrairik ETBn?

L.A. «Sustraia» bera. Nekazari mundua ETBn ongi estalia dagoela uste dut. Informatiboek ere hor zereginik betetzen dute.

Amagoia Iban

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\AGIRRE17

Egileez\IBAN1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1470
 
azala1469

1471 zenbakia.
1994ko otsailaren 20a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza