Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Elkarrizketak >
  • ĞETBren helburua ikusentzutekoen industria indartzea eta areagotzea dağ

1993-10-10 -- 1452.zenb

ĞETBren helburua ikusentzutekoen industria indartzea eta areagotzea dağ

Myriam Gartzia

argazkia

Mikel Lejarza, ETBko programazio arduradunari elkarrizketa
ĞETBren helburua ikusentzutekoen industria indartzea eta areagotzea dağ
Mijel Lejarza, ETBko programazio arduraduna

ARGIA. Programazio berrian saio asko daude ekoiztetxeen ekimenaren bidez eginak.

M. LEJARZA. Eguneroko albistegiez gainera, ETBk 48 programa ditu udazken honetako parrilan, hilean behineko programak ere tartean direla. Guzti hauetatik 17 dira ETBren beraren barne baliabidez erabat burututakoak, eta 9 Miramongo platoetatik kanpo egindakoak. Gainerako 22ak Miramonen bertan egiten ditu ETBk ekimen-pribatuarekin batera koprodukzio modura.

A. Zergatik heldu zaio bide honi?

M.L. Orain dela lau urte, ETBk programazioaren erdia erosi egiten zuen. Gaur egun, kanpo-erosketa hau % 40 baino ez da. Gainerako guztia barne-baliabidez zein euskal ekimen-pribatuaren laguntzaz ekoizten da. ETBren helburua ez da neurririk gabe bere baitan haztea, Euskal Herriko ikusentzuteko industria indartzea eta areagotzea baizik.

A. Zeintzuk dira aukeraketarako irizpideak?

M.L. Kalitatea eta prezioa. Beti ere gure programazio-helburu nagusiak kunplitu ahal izateko ildotik.

A. Gaur egun Miramongo produkzio gunea badirudi ekoiztetxeentzat egina dagoela, bertan grabatzen baitira saio gehienak. ETBk ez al du barne produkzioa garatuko?

M.L. Miramon ETBren produkzio-gunea da eta bertan egiten den guztia bertako produkziotzat jotzen dugu. Bost urte eskasen buruan Miramongo baliabideak bikoiztu egin dira eta gaur egun Estatu espainiarreko ekoizgunerik emankorrenetakoa da. Dena den, oraingoz, Miramongo lan-plangintza topera dago.

A. Produkzio independentearekin lan egiteak ideia, programa eta ikuspuntu desberdinen presentzia ugaltzen du ETBn?

M.L. Ideiak ezin dira beti, urteak joan eta urteak etorri `nominan' eduki. Eskaintza-ugaltzeak programen eta profesionalen joritasuna eta berrikuntza sortarazten eta erakartzen ditu.

A. Zurrumurruek diotenez, ETBk lana ematen die EAJren inguruan dauden produkzio etxeei. Egia al da?

M.L. Zurrumurrua-zurrumurru, honelako susmoen susmatzaileak gehiago arduratzen bide dira telebista-proiektuak aurkezten dituzten ideologia politikoaz, harako proiektuen kalitate eta balioaz baino.
Myrian Gartzia
24

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Besteak
Pertsonaiaz\LEJARZA1
Egileez\GARTZIA3\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan