Astekaria

 Elkarrizketak 

Joseba Tapia: «Azpiegitura edo mugimendu bat sortu nahi dugu, komunikazioa suspertu»

Irudia

Joxi Goikoetxea


1448. alea
1993-09-12
alde 0    kontra 0

Joseba Tapia trikitilariari elkarrizketa

Joseba Tapia: «Azpiegitura edo mugimendu bat sortu nahi dugu, komunikazioa suspertu»

ARGIA. Bilerak egiten hasi zarete zenbait trikitilari eta trikitizale.

JOSEBA TAPIA.

Askotan sentitu gara bakarrik denok trikitixa munduan. Gazte jendea arazoaz arduratzen hasi zela ikusirik, momentu egokia zen biltzeko saio bat egiteko. Deialdi zabala egin nahi dugu. Ez da izan elkarteren bat sortzeko inongo saiorik. Azpiegitura edo mugimendu bat sortzea da gure helburua, komunikazioa suspertu. Jende guztiarengana nola iritsi erabakitzeko bi bilera egin, eta ondoren bilerak zenbait eskualdetan antolatu ditugu guzti horretaz kezkatzen den jendea badagoen jakiteko.

A. Zeintzuk dira zuen asmoak?

J.T. Jendea ezagutzeko, hitz egiteko biltzen gara. Arazo ugari planteatu genituen lehenengo bileran. Hezkuntzan, adibidez, bakoitzak bere aldetik erakusten baitu. Ez dago metodorik. Txapelketa kenduta, gazteek ez daukate ezer. Erromeriak ere suspertu beharko lirateke, plangintza bat egin. Kantaldietako soinu ekipoei buruz ere aritu ginen. Gero norbaitek irrati saio bat egin nahiko balu taldetxo bat bilduko litzateke bideratzeko, edo norbaitek elkarte bat sortu nahi baldin badu beste talde bat arduratuko da elkartea osatzeaz.

Bilerak egiten hasi ginenean Martin ere bazebilen elkartea egin nahian, eta deitu zigun. Denok batera egin behar genuela esan genion, lehengo elkartearekin gertatu dena gertatu ez dadin. Denbora dexente pasatu eta azkenik bere kasa sortu du elkarte berria.

Joxi Goikoetxea

45

Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Trikitixa\Trikitilari\TAPIA3

Pertsonaiaz\TAPIA3

Egileez\GOIKOETXEA7\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1447
 
azala1446

1448 zenbakia.
1993ko irailaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza