Astekaria

 Elkarrizketak 

Xabier Euzkitze: «Saioak, oso pilotazale ez zena harrapatzeko ahalmenaere izan du»

Irudia

Jon Odriozola


1446. alea
1993-08-01
alde 0    kontra 0

Xabier Euzkitze, ETBko kazetariari elkarrizketa

Xabier Euzkitze: «Saioak, oso pilotazale ez zena harrapatzeko ahalmenaere izan du»

Ez da Euskal Herrian bera ezagutzen ez duen frontoirik, ezta plazarik ere. Bere ahotsak, hamaika sake, atxiki, dejada eta tantoez gain, beste horrenbeste puntu, kopla eta doinu ahoskatu ditu. Azpeitian jaio baina Azkoitian bizi den geminis hau, gazte programa batean, albistegi eta «Azken Txanpa»n lan egin ostean, azken bi urte hauetan,«ETB Kantxa»n guztiz murgildua dabil. 27 urteko bertsolari ezagun hau, «H-Egan» saioko gidoigileetariko bat ere izan dugu.

ARGIA. Bertso saioetako eta telebistako «mikroek», zer ezberdintasun dituzte?

XABIER EUZKITZE. Gaur egun, telebistakoak gehiago tentatzen nau.

A. Pilotari baten alde inoiz dirurik jokatu al duzu?

X.E. Txanpon batzuk; baina ez da komenigarria.

A. Zein duzu gogokoen, eskuzkoa, pala, erremontea edo zesta punta?

X.E. Denak ditut gustuko.

A. Labrit, Galarreta, Deportivo edo Euskal Jai Berri.

X.E. Labrit.

A. Maizen «segurtasuna», Zezeagaren «indarra» edo Arretxeren «nerbioa».

X.E. Arretxeren nerbioa.

A. Esaiguzu zesta-puntako gogoko duzun «estelar» bat.

X.E. Uriarte-Felix, Inclan-Aranbururen aurka.

A. Zein gainditzen duzu errazen, eskuetako mina, tripako mina edo herrimina.

X.E. Eskuetako mina.

A. Eugiren «jenioa», Unanueren «ezkerra» ala Alustizaren «heldutasuna».

X.E. Eugiren jenioa.

A. Atano-Galartza eta Retegi-Azkarateren arteko lehia utopiko batean, noren alde egingo zenuke?

X.E. Retegi-Azkarateren alde.

A. Sanchez palista zarauztarra pilotaren «Induraina» ahal da?

X.E. Ez, ezta gutxiago ere.

A. Finalean Galartzak 17na berdindu ostean, uste al zenuen irabaz zezakeela?

X.E. Bai, uste izan nuen.

A. Bolibar herria, Simon Bolivar edo Bolibarko Txikito.

X.E. Bolibarko Txikito.

A. Pilotan azken aldiz jokatu zenuenean, zure eskuek nola bukatu zuten?

X.E. Oso gaizki. Sendatzeko hamabost egun behar izan zituzten.

A. Noiz izango da pilota, behar duen mailan, kirol olinpikoa?

X.E. Sekula ez. Bartzelonan azken aukera izan zuen eta....

A.«Egun argiz pilotan,/

bertsotan gauean.

X.E. Baita nesketan ere/

tokatzen denean,/

nor ez dut izaten/

maiz aldamenean,/

hargatik murgiltzen naiz/

jan ta edanean.

Jon Odriozola

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\EUSKITZE1

Pertsonaiaz\EUSKITZE1

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | idoia | 2007-04-02 12:53:43

    Xabier ez oso bertsolari ona

azala  
azala1445
 
azala1444

1446 zenbakia.
1993ko abuztuaren 01a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza